TORTURAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pello Alcantarillak tortura salaketa jarri du Perez de los Cobos koronelaren aurka

"Ikerketa sakona" egin ondoren, GEBehatokia Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak ondorioztatu du salaketak "sinesgarritasun osoa" duela. Hala, Auzitegi Nazionalak 2005ean artxibatu zuen tortura kasua berriz irekitzeko eskatu dute.

Pello Alcantarilla presenta una denuncia por torturas contra el coronel Pérez de los Cobos

Pello Alcantarilla, ETAko preso ohia. EITB Median emandako bideo batetik hartutako irudia

Pello Alcantarilla ETAko preso ohiak Diego Perez de los Cobos Guardia Zibileko koronelaren aurka salatutako tortura kasua berriro irekitzeko eskatuko du GEBehatokiak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak.

Ohar baten bidez jakitera eman duenez, Alcantarillak bere garaian egindako salaketak "sinesgarritasun osoa" duela ondorioztatu du, "ikerketa sakona" egin ondoren.

Guardia Zibilak 2004ko urriaren 3an atxilotu zuen Alcantarilla, Burgosen kamioilari lanetan ari zela, 'Santutegi Operazioa' izenekoaren baitan. ETAri egotzitako arma ugari desegin zituzten polizia-operazio horretan.   

Atxilotuak lau egun eman zituen inkomunikatuta, eta torturatu egin zuten. Orain, torturengatik Auzitegi Nazionalak 2005ean artxibatu zuen kasua berriz irekitzeko eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otegik Zaldibarko alkate ohia babestu du: "Teknikari guzti-guztiek ontzat emandako plan bat sinatu besterik ez zuen egin"

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadin azpimarratu duenez, EH Bilduk "ustelekeria kasurik gabeko" alderdia izaten jarraitzen du, "Zaldibarko zabortegiaren kasua" ez da eta "ustelkeria kasu bat". Ziurtatu duenez, Arantza Baigorri herriko alkate ohiak "ez zuen inolako interes pertsonalik" Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren inguruan zabortegiko lurrei dagokienez. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X