Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |

ISTILUAK IRUÑEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asironek elkarbizitzaren balioak aldarrikatu ditu Iruñeko istilu "tamalgarrien" aurrean

Iruñeko alkatearen arabera, agerian gelditu da probokatu nahi duten pertsonak eta horien probokazioetan erortzen direnak daudela.  

Joseba Asiron sobre denuncia a Endika Alonso por UPN

Joseba Asiron, Iruñeko alkatea, artxiboko irudi batean. EITB

Iruñean istiluak gertatu eta biharamunean, hiriaren "bizikidetza balioak" aldarrikatu ditu Joseba Asiron alkateak. Gertaturikoa "tamalgarria" izan dela nabarmendu du, eta Iruñean guztiek izan behar dutela tokia. 

Horrela mintzatu da Asiron kazetarien aurrean, bart Iruñean izandako istiluen inguruan galdetu diotenean. Atzo bi pertsona atxilotu eta bost zauritu ziren, Vito Quiles asaldatzaile ultraeskuindarrak Nafarroako Unibertsitateko campusean deitutako ekitaldiaren aurka bildutakoek sortutako istiluetan.

Alkatearen esanetan, agerian gelditu da oraindik badaudela, batetik, probokatu nahi duten pertsonak, eta, bestetik, horien probokazioetan erortzen direnak

Testuinguru horretan "bizikidetzaren balioak" aldarrikatu ditu.  "Atzoko irudiekin baino gehiago, 2024ko uztailaren 4ko argazkiarekin geratzen naiz; izan ere, hiriko 70 agente inguruk manifestazioa egin genuen, eta elkarrekin argazkia atera genuen hiriko bizikidetza aldarrikatzeko", azpimarratu du.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X