KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu, Podemos eta ERC ez dira joango Kongresuan monarkiari buruz egingo den ekitaldira 

'50 urte geroago: Koroa demokraziarako bidean' goiburua izango duen ekitaldia hartuko du Kongresuak azaroaren 21ean. Bertan izango dira Espainiako errege-erreginak eta haien alabak.

 

 

eh_bildu_matute_aizpurua_congreso_sesion_control_EFE
Aizpurua eta Matute, Kongresuan. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EH Bildu, Podemos eta ERC alderdietako ordezkariak ez dira joango azaroaren 21ean Kongresuan monarkiari buruz egingo den ekitaldira.

Juan Carlos I.goaren izendapenarekin, Espainian monarkia berrezarri zela 50 urte beteko direla gogoratzeko egingo da ekitaldia, '50 urte geroago: Koroa demokraziara bidean' izenburupean. 

Goizean emandako prentsaurreko batean, Pablo Fernandez Podemoseko Antolakuntza idazkariak eta eledunak kritikatu egin ditu monarkiaren inguruan antolatu diren ekitaldiak, Diputatuen Kongresuan zein Errege-etxean antolatu direnak. Bere hitzetan, Franco diktadoreak aukeratutako erakundea da monarkia, eta alderdi moreak ez du parte hartuko "frankismoa zuritzeko" ekitaldietan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X