EHU-JAURLARITZA IKA-MIKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakariak erantzun dio Bengoetxeari: "Lehendabizi, Perez Iglesias sailburuarekin biltzea da egokiena"

Bere aldetik, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua minduta agertu da, EHUko errektoreak lehendakariarekin bilera eskatu duelako, sailburua aintzat hartu gabe. "Ez da lagunak egiteko modurik onena", esan du. 

Joxerramon Bengoetxea EHU Imanol Pradales

Pradales eta Bengoetxea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak premiazko bilera bat egiteko Imanol Pradales lehendakariari egindako eskariak badu erantzuna. "Prest" dago, eta "gustura" elkartuko da Gasteizko gobernuburua Bengoetxearekin, baina esan dio lehendabizi Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarekin biltzea dela egokiena. 

2026ko aurrekontuek piztu dute polemika. EHUri esleituko zaion kopurua nahikoa ez dela iritzita, atzo, EHUko errektoreak errespetua eskatu eta lehendakariarekin premiazko bilera bat egitea galdegin zuen, bere taldeak egin duen beharren txostena "zehatz-mehatz" aurkeztu ahal izateko.

Ohar bidez eman zuen jakitera eskaera, Perez Iglesiasek ukatu egin baitzuen EHUk behar baino diru gutxiago jasotzen duela, nahiz eta errektoretza-taldeak, sindikatuek eta Ikasleen Kontseiluak hori adierazten duten. Eusko Legebiltzarrean emandako azalpenean, sailburuak ziurtatu zuen 2026an EHUri esleituko zaion aurrekontua "inoizko handiena" dela, eta 2025ekoarekin alderatuta % 6,9ko igoera izango duela.

Gaur, Herri Irratian egindako adierazpenetan, sailburua minduta agertu da sortu den polemikarekin. "Triste eta kezkatuta" dagoela esan du, Bengoetxeak hedabideen bidez egin duelako eskaera eta lehendakariarengana jo duelako aurrena, sailburua aintzat hartu gabe.  "Ez da lagunak egiteko modurik onena", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Fiskal Nagusiaren epaiketa "barregarrikeria" dela esan du Patxi Lopezek

Patxi Lopez PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak salatu duenez, Auzitegi Gorenean Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurka egindako epaiketa "barregarrikeria da", eta "egia gailentzea" eta errugabe deklaratzea espero du. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lopezek galdetu du nork eraman duen "Ayusoren bikotekidea (Alberto Gonzalez Amador) egoera horretara", ez badira izan bera eta bere ingurukoak. "Izan ere, bera edo bere abokatua akordio batera iritsi nahian ari ziren iruzur egindakoa Ogasunari itzultzeko eta, hortik abiatuta, inolako zentzurik ez duen ikuskizun moduko bat antolatzen hasi ziren", adierazi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X