KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juntsen abstentzioak Sanchezen Gobernuari arnasa eman dio, nuklearrei buruzko bozketan

Espainiako Gobernuarekiko haustura formalizatu eta hamar egunera, Carles Puigdemonten alderdiak PPren zuzenketa batek aurrera egitea eragotzi du. Txalo zaparrada batekin eratzun dute PSOEko diputatuek. 

 

miriam nogueras

Miriam Nogueras (Junts), gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE

Juntsen abstentzioak arnasa eman dio, gaur, Pedro Sanchezen Gobernuari, Kongresuan nuklearrei buruz egin den bozketan. Mugikortasun Iraunkorraren lege-proiektuari Alderdi Popularrak jarritako zuzenketa bota dute atzera: Almaraz, Asco I eta Cofrenteseko zentral nuklearren "behin betiko itxiera data" kentzea eskatzen zuten popularrek. 

Ikusmina zegoen, orain hamar egun Juntsek Sanchezen Exekutiboarekin haustura formalizatu zuenetik, gaurkoa zelako lehendabiziko bozketa. Pozik hartu dute emaitza diputatu sozialistek, eta txalo zaparrada batekin erantzun dute. 

Gainera, Europar Batasuneko abokatu nagusiak Amnistia Legearen bidezkotasuna berretsi duen egunarekin bat egin du Kongresuko bozketak, eta albiste hori ere baliatu dute PSOEko kideek, "egun ona" izan dela nabarmentzeko. 

Zuzenketaren alde 171 kidek bozkatu dute (PP, Vox eta UPN); 172k, kontra  (PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, PNV eta talde mistoko gehienak); eta zazpi abstenitu egin dira (Junts). 

Bozketaren ondoren, Miriam Nogueras Juntsek Kongresuan duen eledunak argitu du bere alderdiaren jarrera ez dela ezertan aldatu. "Bakarren batek uste badu hau garaipen bat dela, porrota handiagoa izango da", esan du. 

Abstenitzeko arrazoien artean, PPren zuzenketa ondo planteatu gabe egotea aipatu du. Halaber, azaldu du popularrak ez direla eurekin harremanetan jarri, babesa eskatzeko. "Baliteke Extremadurarako zuzenketa egokia izatea, baina ez Kataluniarako". 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X