Kondena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchez ez dator bat fiskal nagusiari ezarritako zigorrarekin, baina indultuaz hitz egitea errefusatu du

Lehen aldiz hitz egin du Sanchezek Alvaro Garcia Ortiz fiskalari ezarritako zigorraz. Johannesburgon egin du, G20ko biltzarraren harira eman duen prentsaurrekoan. Auzitegi Gorenak bi urteko gaitasungabetzearekin eta 7.200 euroko isunarekin zigortu du fiskal nagusia.  

18:00 - 20:00
Pedro Sanchez Espainiako presidentea

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek Estatuko fiskal nagusiaren errugabetasunean sinesten jarraitzen du, eta, horrenbestez, ez dator bat Auzitegi Gorenaren epaiarekin. Dena den, ez du balizko indultu bati buruz hitz egin nahi izan.

Lehen aldiz hitz egin du Sanchezek Alvaro Garcia Ortiz fiskalari ezarritako zigorraz. Johannesburgon egin du, G20ko biltzarraren harira eman duen prentsaurrekoan. Auzitegi Gorenak bi urteko gaitasungabetzearekin eta 7.200 euroko isunarekin zigortu du fiskal nagusia.  

Espainiako presidenteak berretsi du Gobernuak epaia errespetatzen duela, baina ez datorrela horrekin bat, eta defendatu du demokrazian zilegi dela Gobernuaren eta botere judizialaren arteko desadostasuna.

"Fiskal nagusiaren errugabetasunean sinesten dut", esan du argi eta garbi. Horrekin lotuta, epaiketan agertu diren kazetariei buruz adierazi du "egiaztatuak eta ospe handikoak" direla, eta aho beteka esan dutela fiskala ez zela ustezko filtrazioen jatorria, eta ez duela "delitu horrekin zerikusirik".

Izan ere, Gorenaren epaiak ondorioztatu beharko du zein oker egin zuen Garcia Ortizek, eta fiskalak berak auzitegi horretan bertan deuseztapen intzidentea aurkezteko beharra du, Konstituzionalera jo nahi badu behintzat. Europako auzitegietara ere jo dezake, ondoren.

Sanchezek erantsi du, halaber, orain ez duela zentzurik beste gai batzuei buruz hitz egiteak, indultuaren inguruan, esaterako.

Garcia Ortizen ordezkoa izendatzeko irekitako prozesuari buruz ez du ezer aurreratu, baina nabarmendu du Gobernuak beti jarri dituela Fiskaltza Nagusiaren buru ibilbide juridiko "luzea" eta "gaiaren ezagutza handia" duten pertsonak.

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X