Estatuko Fiskaltza Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Teresa Peramato, itzal handiko fiskal aurrerakoia, genero indarkerian aditua

Teresa Peramato karrerako fiskala da 35 urte daramatza fiskaltzan, eta eragile juridikoen "aho bateko onarpena" du. Ibilbide luzea du, genero indarkeriaren aurkako borrokan nagusiki. Izan ere, arlo horretako espezializazio judizialaren "bultzatzaile handienetakotzat" jotzen da.

(Foto de ARCHIVO)

La fiscal de Sala delegada de Violencia sobre la Mujer, Teresa Peramato, y el secretario general de Instituciones Penitenciarias, Ángel Luis Ortiz, durante la presentación de la Oficina Nacional contra las Violencias Sexuales, en la sede del Ministerio del Interior, a 4 de julio de 2024, en Madrid (España). Esta oficina es la apuesta estratégica del Ministerio del Interior para desarrollar, coordinar e impulsar medidas integrales y específicas de respuesta a las violencias sexuales, atender las necesidades específicas de las víctimas y promover acciones de prevención inicial y análisis de las causas que impiden o dificultan las denuncias.



Jesús Hellín / Europa Press

04 JULIO 2024;OFICINA;VIOLENCIA;SEXUAL;MEDIDAS;RESPUESTA;VÍCTIMAS

04/7/2024

Teresa Peramato. Europa Pressen artxiboko argazkia.

Ministroen Kontseiluak Teresa Peramato Martin proposatuko du astearte honetan Estatuko fiskal nagusi posturako, Alvaro Garcia Ortizen ordez, Auzitegi Gorenak bi urtez inhabilitatu baitu.

Peramato Fiskal Progresisten Batasuna (UPF) presidentea izan zen, elkarte horretatik datoz Álvaro García Ortiz eta Dolores Delgado ere, Peramatoren aurrekoak biak. 

Teresa Peramato karrerako fiskala da 35 urte daramatza fiskaltzan, eta eragile juridikoek "aho batez onartu" dute. Ibilbide luzea du, genero indarkeriaren aurkako borrokan nagusiki. Izan ere, arlo horretako espezializazio judizialaren "bultzatzaile handienetakotzat" jotzen da.

1990ean ekin zion fiskal bideari, eta hainbat fiskaltzatan aritu ondoren (Tenerife, Valladolid eta Bartzelona), Madrilgo Probintzia Fiskaltzara lekualdatu zen. Bertan, 2005ean, Probintziako Fiskaltzako Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Sekziorako fiskal delegatu izendatu zuten.

Emakumearen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokiko Adituen Taldeko kide ere izan zen, Emakumearen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokiak urtero kaleratzen duen estreinako txostena egiteko (2007).

Era berean, Emakumearen kontrako Indarkeriaren aurkako Salako fiskal karguan izan da 2021etik, eta Prozesu Penalean Biktimak Zaindu eta Babesteko Sala Delegatuko fiskala ere bada.

2025eko urtarrilean, Auzitegi Goreneko (Zigor Sekzioa) Fiskalburu izendatu zuten.

Genero indarkeriaren biktimen babesarekin konprometituta, hizlari gisa parte hartu izan du prestakuntza ikastaro askotan, bai Estatuan, bai nazioartean; eta eduki juridikoko artikulu ugari argitaratu ditu, bereziki genero indarkeriarekin eta berdintasunarekin lotutakoak. Gainera, sari eta aintzatespen andana jaso ditu arlo horietan egindako borrokagatik eta ekarpenagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X