Felipe VI.ak Gernikako "biktimak umiliatu" zituela uste du EH Bilduk; PSE-EEren eta PPren ustez, Espainiako Gobernuak ez du barkamenik eskatu behar
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea bonbardaketagatik barkamena eskatzera etorri denekoa "galdutako aukera" izan dela berretsi du EAJk.
EAJren arabera, "aukera galdua" da Espainiako Estatuak eta, zehazki, Felipe VI.a erregeak Gernikako bonbardaketagatik barkamenik eskatu ez izana; PSE-EEk, berriz, esan du Espainiako Gobernuak ez duela barkamenik eskatu behar, eta PPk uste du erregeak ere ez duela holakorik egin behar. EH Bilduren arabera, Espainiako erregeak "umiliatu" egin ditu Gernikako biktimak.
Radio Euskadiko "Parlamento en las ondas" saioan, ostiral honetan Gernikan Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Errepublika Federaleko presidenteak, Felipe VI.a Espainiako erregeak eta Imanol Pradales lehendakariak Gernikako bonbardaketaren biktimei egindako omenaldiaz mintzatu dira.
Lehendakariaren ildotik, Ainara Zelaia EAJko legebiltzarkidearen ustez, atzokoa Espainiako Estatuak eta Espainiako erregeak "barkamena eskatzeko keinu txiki bat egiteko eta 1937an Gernikako biztanleria zibilaren aurka egindako ankerkeriaren biktimak omentzeko galdutako aukera" izan da.
Horren esanetan, Espainiako Estatuko buruzagitzaren barkamen hori "memoria historikoan aurrerapausoa eta bizikidetzan hobekuntza" izango litzateke.
EAJk esan du ez dituela lotu nahi Espainiako egungo gobernua eta Estatuko buruzagitza 1937an egindako "ankerkeriarekin", eta hori argudiatzea "biktimekiko errekonozimendu keinu hori ez egiteko aitzakia bat bilatzea" besterik ez dela uste du. Gaineratu duenez, Alemanian "bonbardaketa egin zuen gobernu naziarekin zerikusirik izan ez duten" pertsona ezagunek "beharrezkotzat jo dute keinu hori egitea".
Felipe VI.a erregearen presentziagatik Gernikan antolatutako ekitaldietan parte hartu ez duen EH Bilduko Ander Goikoetxeak adierazi duenez, ostiral hau "egun garrantzitsua" izan behar zen Gernikako bonbardaketaren biktimen eta frankismoaren biktima guztien memoriarako, baina ekitaldia "frankismoaren oinordekoek belztu dute", Juan Carlos I.ari eta haren seme Felipe VI.ari erreferentzia eginez.
EH Bilduren hitzetan, Felipe VI.aren presentziak "bonbardaketa hartako biktimak umiliatu ditu", eta barkamena eskatzeko modurik onena "abdikatzea eta Euskal Herriaren eskubide nazionalak onartuko dituen errepublika askeari bide ematea" litzateke.
Bestalde, PSE-EEko Itxaso Asensiok adierazi du ez duela uste egungo Espainiako Gobernuak barkamena eskatu behar duenik, eta gogorarazi du sozialistak, komunistekin eta abertzakeekin batera, "jazarri" egin zituela frankismoak.
Horren arabera, "nahiko bidegabea" da Espainiako egungo gobernua diktadurarekin lotu nahi izatea "oportunismo politiko hutsagatik".
Azkenik, Laura Garrido PPko legebiltzarkideak esan du Gernikak "esanahi berezia" duela eta ostiral honetan "gertaera historikoa" oroitu dutela, ez bakarrik Alemaniako estatuburuaren presentziarekin, baita Felipe VI.aren presentziarekin ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bolañosek ziurtatu du ez dagoela zantzurik Marokok Ceutan pertsonen sarrera masiboa bultzatu zuela esateko
Felix Bolaños Espainiako Presidentzia ministroak ostegun honetan Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian adierazi du Espainiako Gobernuak ez zekiela uztailaren 30ean eta 31n Ceutara sartuko ziren berri.
Urtebete eta 3 hilabeteko espetxe zigorra, Twiterren ETA goratzeagatik
Epaiketan auzipetuak onartu du Twitter erabili zuela ETA goratzeko. Besteak beste, Carrero Blancoren hilketagatik 'iseka egin' zuela aitortu du; 'lehen astronauta espainiarra' zela txiokatu zuen.
Pradales, Ceutako krisi humanitarioaz: "Hain zaila al da Gobernuko presidenteak eta Feijook telefonoa altxatzea gutxieneko batzuk adosteko?"
Lehendakariaren arabera Ceutako krisiaren aurrean bide bakarra egon beharko litzateke: modu eraginkor eta gizatiarrean erantzutea. Hau da, “garden, bat eginda, lankidetzan eta azkar jardutea”.
Ceutara 25 milioi euro bideratzea onartu dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoek, Voxen babesik gabe
Neurria bileran egon diren autonomia erkidegoen boto guztiekin (aho batez) atera da aurrera. Gaztela eta Leon, Aragoi eta Extremadura —Haurtzaro konpetentziak Voxek dituen erkidegoak— ez dira bileran izan.
Lehendakariak alderdiak eta eragile sozioekonomikoak biltzera deituko ditu irailean, ekonomiaz, autogobernuaz eta etxebizitzaz aritzeko
Bilera-sortaren helburua, 2024an egindakoaren antzera, legegintzaldiaren bigarren zatiari "elkarrizketatik ezberdinen arteko akordioak bilatzeari" ekitea da. Bestalde, Ceutako krisi humanitario eta politikoan izandako lankidetza falta deitoratu du lehendakariak.
Denis Itxaso: "Irtenbide bakarra ez da etxebizitzak eraikitzea, egungo parke publikoa handitzea baizik"
Eusko Jaurlaritzak iragarri du etxebizitza-politikak indartzeko aurrekontuari 51 milioi euro gehituko dizkiola. Inbertsioaren zati handi bat Kutxabankekin elkarlanean etxebizitzak erostera bideratuko da, EAEn parke publikoaren eskaintza handitzeko. Era berean, zuzkidura-bizitokien alde egitearen eta lurzoru gehiago eskuratzeko beharra nabarmendu ditu sailburuak.
Espainiako Gobernuaren eta erkidegoen arteko Haurtzaroaren Konferentzia Sektorialak Ceutako adingabeak izango ditu ardatz, eta Voxeko arduradunak ez dira joango
Ceutan sartu ziren adingabeak artatzeko 25 milioi euro transferitu ala ez bozkatuko dute konferentzian. Rego ministroak kritikatu du 25 milioiko kreditu horren aurka eginda Haurtzaroko karterak Voxek daramazkien PPko presidente autonomikoek "Vox aukeratzen dute, eta bazter uzten dituzte Ceuta eta (Juan Jesus) Vivas presidentea".
Eusko Jaurlaritzak urte politiko berriari ekin dio, etxebizitza, osasuna eta autogobernua ardatz dituela
Legegintzaldiaren bigarren zatirako Jaurlaritzaren lehentasunak abiarazteko balio du Miramarko Gobernu Kontseiluak. Irailean Politika Orokorreko Osoko Bilkura egingo da, eta Pradales eta Pedro Sanchez biltzea ere aurreikusten da.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Patxi Lopez CNIren Ceutako jardueraren inguruko bertsioei buruz: "Posible da bi gauzak egia izatea aldi berean"
Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Defentsa eta Barne ministroek emandako bi bertsioak "egia izan daitezke aldi berean"; izan ere, berretsi du egon zitekeela sareetan zegoen mugimenduei buruzko abisua, jendeak itsasoz pasatzeko zuen asmoei buruz, baina, bere hitzetan, "agian ez zen kalibratu edo ez zegoen izango zuen ezohiko dimentsioari buruzko informaziorik".