Albiste izango dira: Pradales Akitania Berrian, langabezia datuak eta Txinako itsasoa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pradales Akitania Berrian: Imanol Pradales lehendakariak gaur amaituko du Akitania Berrira egin duen bi eguneko bidaia ofiziala. Goizean, 08:30ean, agerraldia egingo du Alain Rousset Akitania Berriko presidentearekin batera Bordelen. Azken orduetan Korridore Atlantikoaren Europako arduradunarekin elkartu dira eta abiadura handiko trenaren lotura azkar dezaten Frantziari eta Espainiari presioa egiteko eskatu diote.
- Langabezia datuak: Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioek azaroari dagozkion langabezia eta afiliazio datuak jakinaraziko ditu.
- Potentzien lehia handia: Txinako itsasoa: AEBk eta Txinak gerra isila dute planetaren nagusitasun komertzial, militar eta teknologikoagatik. Panamako kanala, Ormuzko itsasartea, Txinako Itsasoa, Ozeano Barearen hegoaldea eta Groenlandia dira bi potentziek gogokoen dituzten gune geografikoak, "mundua nork gobernatzen duen" argitzeko lasterketa batean.