Sanchezek gobernatzen jarraitzeko nahia agertu du, "egoera zail hau gorabehera"
Caceresen egindako mitin batean, buruzagi sozialistak azpimarratu du PSOE "irmotasunez eta gardentasunez" aritu dela ustelkeria eta sexu-jazarpen kasuen aurrean. Sumar koalizio gobernuko kideak eta inbestidurarako beste bazkide batzuek, EAJk kasu, auzitan jarri dute gobernagarritasuna, eta Sanchezen gaineko presioa areagotu dute.
Sanchez, Extremadurako mitinean, gaur. Argazkia: EITB
PSOEren baitan lehertu diren ustezko ustelkeria eta sexu-jazarpen kasuak tarteko alderdia krisi betean egonda ere, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak lehengo lepotik du burua, eta gobernatzen jarraitzeko borondatea azaldu du gaur, "egoera nahasi eta zail hau gorabehera".
Caceresen (Extremadura) izan da gaur Sanchez, mitin batean. Aurki, hilaren 21ean, egingo dituzte hauteskundeak erkidego horretan, eta, inkesta guztien arabera, zartakoa jasoko dute sozialistek. Horrenbestez, Miguel Angel Gallardo hautagai sozialistari babesa ematera joan da bertara Espainiako Gobernuko presidentea.
Agerraldian esan duenez, Alderdi Sozialista "irmotasunez eta gardentasunez" aritu da ustelkeria eta sexu-jazarpen kasuen kontra. Zailtasunak zailtasun, gobernuan egotea "ohorea" dela nabarmendu du. Horren aburuz, "gobernatzea arazoei aurre egitea da, konponbideak ematea, eta egia esatea, min eman arren".
Legealdi honetako enegarren krisia da honakoa buruzagi sozialistarentzat. Maiz babesak falta izan ditu koalizio gobernuak Kongresuan, aritmetika estua delako, baina bazkideen presioak gora egin du azken hilabetean, eskandaluak bata bestearen atzetik azaldu baitira.
Ostiralean Sumar koalizio gobernuko kideak tenkatu zuen soka. Yolanda Diaz buru duen mugimenduak "Gobernu berria" eskatu zion Sanchezi. Sumarren ustez, ezinbestekoa da legegintzaldiko neurri sozialak berriro bultzatzea eta PSOEk "irmotasunez" jokatzea "ustelkeria eta sexu-jazarpen kasuen gaitza desagerrarazteko".
Atzo, larunbatarekin, inbestidura bazkideetako batek, EAJk, egin zuen alarma deia. Aitor Esteban EBBko presidenteak estu hartu zuen Sanchez. Jeltzaleen buruzagiaren ustez, "eskandaluen jario hau kezkagarria eta etsigarria da". Hori dela eta, Sanchezi hautua egiteko unea dela ohartarazi zion: "Odolustea amaitu edo hauteskundeak deitu".
Astelehenerako prentsaurrekoa deitu du Espainiako presidenteak, Moncloan.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.