Albiste da
erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernaik kartelez bete du "El Correo" egunkariaren Bilboko egoitzako atea

Sare sozialetan bideo batean hartu dute astelehen gaueko ekintza bere gain.

Ernaik argitaratu duen bideoko irudia

Gazte abertzaleen Ernai erakundeak El Correo egunkariak Bilbon duen egoitzaren horma kartelez bete zuen astelehen gauean. Sare sozialetan argitaratu duten bideo baten bidez, ekintza horren egiletza bere gain hartu du, eta "faxismoaren gorakada" bultzatzen duten "diskurtsoen bozgorailu" izatea leporatu dio egunkariari.

Ekintzaren berri jakin ondoren, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du "onartezina" dela "ezberdin pentsatzeagatik komunikabideak etsaitzat hartzea, seinalatzea eta erasotzea".

Pello Otxandianok, EH Bilduren bozeramaileak, arbuiatu egin du Ernairen ekintza eta azpimarratu du bere alderdian "argi" daukatela "politika bide demokratikoetatik egiten dela".

PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Anduezaren iritziz, "demokrazia ukatzen" duten ohiko jokabidea da hedabideei eraso egitea "arrazoi ideologikoen aitzakian". 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X