Eztabaida sutsua piztu da EH Bildu eta PPren artean ararteko berria aukeratzeko unean
"Jakin ezazue lehenago edo beranduago indar politiko gisa akabatuko zaituztela", ohartarazi dio De Andresek (PP) koalizio subiranistari. Otxandianok aurreratu du "neurri politikoak eta legalak" aztertuko dituztela haren aurka.
Mikel Mancisidor ararteko berriaren izendapena tentsio handiko eztabaidarekin amaitu da Legebiltzarrean. PPk eta EH Bilduk akusazioak bota dizkiete elkarri. Koalizioak gogor kritikatu du Mancisidor aukeratu izana, ez baitauka, EH Bilduren hitzetan, "euskara maila egokia".
Mancisidorrek berak ez die erantzun nahi izan EH Bilduren hitz horiei, ez zelako "polemiketan sartzeko eguna". "Legebiltzarkide guztiei eskerrak ematen dizkiet, bozkatu dutena bozkatu dutela ere. Guztion arartekoa izan nahi dut", gaineratu du.
Mancisidorren euskara miala eskasa dela esateaz gain, Arkaitz Rodriguez (EH Bildu) oposizioko talde nagusiaren legebiltzarkideak Mancisidor hautatu izana kritikatu du, "neutraltasuna eta independentzia politikoa ez bermatzeagatik", eta "ezkerreko independentismoaren aurkako" iritziak dituzten artikuluak argitaratu izanagatik.
Halaber, EAJk eta PSE-EEk kargu hori "garai ilunetako" alderdi batekin adostu izana gaitzetsi du, PPri erreferentzia eginez. "Goizean Aiuso entzun, Euskadi euskaldun esaten dute, eta, arratsaldean, Ayusoren PPrekin adostu. Pradales jauna, arartekoa ez da euskalduna ", adierazi du.
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak defendatu du Mancisidorrek arartekoa izateko baldintza egokiak bete egiten dituela, eta berretsi du Euskadin akordioak behar direla giza eskubideen inguruan.
"Mehatxuak mehatxu, jakin ezazue lehenago edo beranduago indar politiko gisa akabatuko zaituztela", ohartarazi dio koalizio abertzaleari.
Hitz horien ostean, Otxandianok iragarri du "neurri politikoak eta legalak" aztertuko dituztela De Andresen aurka.
Xabier Barandiaranek (EAJ) Mancisidorren profila defendatu du, "prestakuntza handia" duelako, ibilbide profesionala daukalako eta giza eskubideekin lotura duelako. "Pertsona zintzoa, zentzuduna eta leiala da", azpimarratu du.
Azkenik, Jon Hernandezek (Sumar) boto zuria justifikatu du arartekoaren figurak "ahalik eta adostasun handiena" izan behar duelako, eta, haren ustez, EAJk eta PSE-EEk ez dute hori lortzeko jardun.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.