Gernikako Udala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk akordioa lortu du Gorroñorekin Gernikako aurrekontuak bermatzeko eta "funtsezko proiektuak desblokeatzeko"

Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, 820.000 euroko aurrekontua izango dute. "Ez da gobernu itun bat, ez da egonkortasun akordio bat, eta ez dira EH Bilduren aurrekontuak, baina Gernikarentzat baliagarria da".

ayuntamiento de gernika

EH Bilduk eta Jose Mari Gorroñoren Guztiontzako Herriarekin taldeak aurrekontu akordioa lortu dute Gernikan. Horri esker, "proiektu garrantzitsuak" desblokeatuko dituzte, eta "Udalaren blokeo eta ezegonkortasun aroari amaiera emango diote".

Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, 820.000 euroko aurrekontua izango dute. "Ez da gobernu itun bat, ez da egonkortasun akordio bat, eta ez dira EH Bilduren aurrekontuak, baina Gernikarentzat baliagarria da, esan du EH Bilduk horri buruz". 

Hori horrela, EAJri galdegin dio bat egin dezala kontu publiko horiekin, "ezetza ezetzagatik" eman beharrean. 

EH Bilduk azpimarratu duenez, "herritarrek eskatutako bi proiektu abiatuko dituzte", Merkatu Plazarena eta Udal Liburutegiarena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X