EH Bilduk akordioa lortu du Gorroñorekin Gernikako aurrekontuak bermatzeko eta "funtsezko proiektuak desblokeatzeko"
Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, 820.000 euroko aurrekontua izango dute. "Ez da gobernu itun bat, ez da egonkortasun akordio bat, eta ez dira EH Bilduren aurrekontuak, baina Gernikarentzat baliagarria da".
EH Bilduk eta Jose Mari Gorroñoren Guztiontzako Herriarekin taldeak aurrekontu akordioa lortu dute Gernikan. Horri esker, "proiektu garrantzitsuak" desblokeatuko dituzte, eta "Udalaren blokeo eta ezegonkortasun aroari amaiera emango diote".
Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, 820.000 euroko aurrekontua izango dute. "Ez da gobernu itun bat, ez da egonkortasun akordio bat, eta ez dira EH Bilduren aurrekontuak, baina Gernikarentzat baliagarria da, esan du EH Bilduk horri buruz".
Hori horrela, EAJri galdegin dio bat egin dezala kontu publiko horiekin, "ezetza ezetzagatik" eman beharrean.
EH Bilduk azpimarratu duenez, "herritarrek eskatutako bi proiektu abiatuko dituzte", Merkatu Plazarena eta Udal Liburutegiarena.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik