Martxan da kalitate demokratikoa hobetzeko Legebiltzarreko lantaldea
Lehendakariak proposatu zuen foro hori sortzea demokrazia indartzeko helburuarekin, munduko autoritarismoen eta desinformazioaren gorakadaren aurrean.
EAEn kalitate demokratikoa hobetzeko Imanol Pradales lehendakariak proposatutako eta EAJko eta PSEko taldeek bultzatutako Legebiltzarreko lantaldeak astearte honetan ekingo dio lanari. Besteak beste, desinformazioari aurre egiteko moduari buruz eztabaidatuko dute bertan.
Lantaldea joan den abenduaren 11n osatu zuten, Legebiltzarrak ekainean sortzea onartu ostean, aipatu alderdien eta EH Bilduren eta Sumarren babesarekin, PPren abstentzioarekin eta Voxen ezezkoarekin. Astearte honetan kronograma eta lan-prozedurak erabakiko dituzte. Ondorengo saioetan hainbat arlotako adituak eramango dituzte, eta lana 2027an amaitzea aurreikusten da.
Lehendakariak proposatu zuen foro hori sortzea demokrazia indartzeko helburuarekin, munduko autoritarismoen eta desinformazioaren gorakadaren aurrean.
Proposamena EAJk eta PSEk sustatu zuten, eta helburua da legeak zein lege-aldaketak egiteko oinarriak ezartzeko ekimen bat izatea, EAE arlo horretan erreferente bihur dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik