Agurainen atxilotutako adin txikikoa erregimen itxian sartzea agindu du epaileak, jihadismoarekin lotura duelakoan
16 urteko gaztea astelehenean atxilotu zuten, talde terroristako kide izatea, terrorismoa goratzea eta doktrinatzea egotzita.
Astelehenean Agurainen atxilotutako adin txikikoa sei hilabetez erregimen itxian sartzea agindu du Auzitegi Nazionaleko adingabeen ataleko epaileak, "DAESH talde terroristarekin lotura" izatea leporatuta. Gazteari azterketa psikiatrikoa egitea ere agindu du, izan duen "erradikalizazioa" dela eta.
Espainiako Polizia Nazionalak jakitera eman duenez, iazko azaroan abiatu zuten ikerketa, terrorismo jihadistarekin zerikusia izan zezakeen pertsona bat atzeman zutenean.
Ertzaintzak atxilotu zuen adingabea, ikasten duen hezkuntza-zentrotik gertu. Zabaldutako informazioaren arabera, soinean zeraman motxilaren barruan arma zuriak eta pistola faltsu bat zeramatzan.
Atzo, mutilaren etxebizitza miatu zuten, eta han ere, hainbat objektu atzeman zituztela azaldu dute Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak, batera igorri duten ohar batean.
Auzitegi Nazionaleko Adin Txikikoen Fiskaltzak hartu du bere gain ikerketa. Talde terroristako kide izatea, terrorismoa goratzea eta adoktrinamendua leporatzen dizkiote atxilotuari.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik