Getxoko Udalak dio "aktiboki" ari dela ikerketan laguntzen, eta "irregulartasunak" ukatu ditu
Asteazken honetan, Ertzaintzak miaketak egin ditu Getxoko Udaleko zenbait bulegotan, epailearen aginduz, herriko jauregi babestu bat eraisteari buruzko ikerketa baten barruan. Ohar batean, alkateak "gardentasun eta erantzukizun mezua" helarazi du, eta "Udalaren esku dagoen guztian, legearen arabera" jokatu dela esan du.
Ertzaintzak Getxoko Udaleko zenbait bulegotan epailearen aginduz egindako miaketal direla eta, Amaia Aguirre Getxoko alkateak ziurtatu du "erabateko lankidetza aktiboan" ari dela Ertzaintzarekin eta epaileekin, eta ez duela "inolako irregulartasunen" berri.
Getxoko epaitegi bat Irurak Bat jauregia 2024ko abuztuan eraitsi izana ikertzen ari da. 1845ean eraiki zuten, Algorta auzoko San Nikolas kaleko 11. zenbakian, eta babes maila lokala zuen. Kasua sekretupean dago oraindik.
Ohar baten bidez, Getxoko Udalak ziurtatu du "hasiera-hasieratik" ari dela "lankidetza osoa eta aktiboan" jarduten agintari judizial eta polizialekin, "eginbideak garatzeko eskatzen den informaziorako eta dokumentaziorako sarbidea erraztuz".
Era berean, alkateak "gardentasunaren eta erantzukizun instituzionalaren mezua" helarazi du, eta ziurtatu du ez dagoela "irregulartasunik". "Udalari dagokion guztian, legearen arabera jokatu da, eta San Nikolas 11ko espedientea behar bezala izapidetu da, ohiko prozedurei jarraituz, teknikari eskudunen berrikuspenarekin eta beharrezko txostenekin", esan du.
Era berean, Agirrek azpimarratu duenez, sustatzaileak eraikinaren zati bat eraitsi zuenean, Udalak "azkar eta irmo" jokatu zuen, "obra berehala geldiaraziz eta enpresari zehapen espedientea irekiz". "Abian dagoen ikerketak urraketa etiko edo legalen bat egiaztatzen badu, neurri egokiak hartuko ditugu, irmo", amaitu du oharra.
Gobernukide duen PSE-EEk, berriz, gardentasuna eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatearen % 1aren ordainketa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du ez dakiela Imanol Pradalesek euskal jokalariak hartuko dituen ala ez. Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.
Duela 50 urteko alkateek diote Euskal Herriak oraindik ez dituela orduko helburuak bete
Bergaran bizi izan zuten egun historikoa gogoratu dute 1976ko alkateek. Urduri baina ilusioz itzuli dira orduko ekitaldiaren lekura, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen une hura oroitzera. Orduko lorpenak nabarmendu dituzte, eta etorkizunari begira ere itxaropentsu agertu dira.
EAJk eta EH Bilduk nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dituzte Bergaran
Bi alderdietako 200 udal-ordezkari elkartu dira Gipuzkoako udalerrian bi efemeride berezi gogoratzeko: Alkateen Mugimenduaren sorreraren 50. urteurrena eta Foruen indargabetzearen 150. urteurrena.