Jaurlaritzak seriotasuna eskatu dio Sanchezen Gobernuari: "Dinamika honekin ezin dugu jarraitu"
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gogorarazi duenez, oraindik gai batzuk negoziatzeke daude, baina azpimarratu du ezin direla beti erlojuaren kontra lanean aritu. "Seriotasuna eta negoziazioei bestela ekitea eskatzen dugu", gaineratu du Ubarretxenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak ostiral honetan bere gain hartuko dituen bost eskumenak
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ostiralean sinatuko dute 1979ko Gernikako Autonomia Estatutuko beste bost eskumen Euskadira eskualdatzea, besteak beste, langabezia-prestazioak eta Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioak.
Estebanen ustez ez dago irregulartasunik Getxoko jauregiaren auzian, baina kontrakoa frogatzen bada neurriak hartuko dituzte
Ahal Duguk EAJri leporatu dio Getxoko Irurak Bat jauregiari lotutako irregulartasunak estali nahi izatea. Hori dela eta, erantzukizun politikoak argitzea eskatu du.
Eusko Jaurlaritzak itxi egin du transferentziei buruzko akordioa, 'in extremis'
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak baieztatu duenez, bilera bihar egingo dute, 10:30ean, Madrilen, Espainiako Gobernuarekin bi egunez harremanetan egon ostean.
PPren ustez, EAJk Sanchezen gobernuari egin dizkion ohartarazpenak "plantak" dira
Laura Garrido Alderdi Popularrak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratian adierazi duenez, Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Espainiako Gobernuari egindako ohartarazpenak "beste antzezpen bat" dira, EAJ PSOEren "menpe" dagoelako eta ez omen duelako "ezer egingo".
Arantxa Tapia: "Espainiako Gobernuari, agintean dagoena dagoela, negoziazioak azken eguneko azken minutura arte eramatea gustatzen zaio"
Radio Euskadin gaur egindako elkarrizketan Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak adierazi duenez, transferentziei buruzko negoziazioek aurrera egitea espero du, eta ziurtatu du ez dela "presa" kontua, Gernikako Estatutua "nahitaez bete beharreko" Lege Organikoa baita, 45 urte dituena dagoeneko. "Bada garaia hitzartutakoa betetzeko", baieztatu du.
Gaur albiste izango dira transferentzien bilera, medikuen grebaren bigarren eguna eta laborarien protestak mugan
Gaur 2026ko urtarrilak 15 erabakiko du Jaurlaritzak Transferentziako Batzorde Mistoaren biharko bilerara joateko baldintzak betetzen ote diren; Osakidetzako medikuek bigarren greba eguna izango dute, atzokoaren ondotik, estatutu propioa eskatzeko; eta Hego Euskal Herriko nekazari eta abeltzainek traktore-martxa egingo dute Biriatu aldera.
Transferentzien Batzordea, azken orduan akordioa lortzeko zain
Transferentzien Batzorde Mistoa bihar da biltzekoa. Aurretik, transferentzien eskualdaketa sinatzeko "beharrezko bermeak" betetzen ote diren aztertuko dute lehendakariak eta sailburuak. EITBk jakin duenez, "akordio batera iristeko etengabeko harremanak" izaten ari dira, eta "aurrerapausoak" eman dira.
Torres ziur da ostiralean transferentzien batzordea bildu egingo dela, aurrez akordioa itxita
Baikor agertu da buruzagi sozialista, eta uste du etzi bost eskumenak eskualdatzea izenpetuko dela. Ukatu egin du Espainiako Gobernua emandako hitza urratzen ari dela.
Oscar Tellez Vox Navarrako kidea inputatu du Fiskaltzak, gorroto delitua egotzita
Salaketaren arabera, Tellezek TikTok eta Instagram plataformetan argitaratutako edukiek migratzaileen aurkako gorroto delitua sustatzen dute.