TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, 156 km/h-ko haizeteak eta inauteriak Iturenen eta Zubietan

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

MADRID, 27/11/2024.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez (d) y el lehendakari, Imanol Pradales, conversan durante su reunión en el marco de la Comisión Bilateral de Cooperación Permanente entre el Estado y Euskadi, que abordará las transferencias pendientes a Euskadi, este miércoles en el Palacio de la Moncloa. EFE/ Kiko Huesca

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradales-Sanchez bileraImanol Pradales lehendakaria Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin bilduko da gaur, Moncloa jauregian, Madrilen. Oraindik eskualdatzeke dauden Gernikako Estatutuko eskumenen inguruan arituko dira, bereziki, bi mandatariak, baina osasun, migrazio edota segurtasun politikak ere izango dituzte mahai gainean. 

- 156 km/h-ko haize-boladak:  Azken orduetan 156 km/h-ko ufadak izan dira Urduñan, 140 km/h-koak Matxitxakon, 130 km/h-koak Cerrajan eta 105 km/h-koak Bilboko portuan. Euskalmetek aurreikusi duenez, hegoaldeko haizeak gogor jotzen jarraituko du lehen orduetan, batez ere mendebaldean, baina goizean zehar indarra galduko du. Gipuzkoa da haize-bolada gogorretatik libratu den lurralde bakarra.

- Inauteriak Iturenen eta Zubietan: iturengo joaldunek atzoko bisita itzuliko diete zubietarrei. Joaldunek, neguan egon arren, esnatzeko ordua dela esango diote lurrari. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X