Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
Zaldibarko EH Bilduk oharra kaleratu du otsailaren 1ean, Arantza Baigorriren inputazioaren ostean, alkate oihari babesa emateko eta prozesuaren inpartzialtasuna aldarrikatzeko. 2011tik 2018ra bitartean izan zen Zaldibarko alkate Baigorri.
Oharrean, EH Bilduk adierazi du "Zaldibarko EAJ eta PSE alderdiek bultzatu dutela zabortegia: 1996ean EAJ eta PSEk onartu zuten proiektua, 2011ko maiatzean aktibitatea sinatu zuten (EAJk alkatetza galdu baino 16 egun lehenago) eta 2017an Verter Recyclingek zabortegia handitzeko aurkeztutako alegazioaren alde agertu ziren". Gaur egun, 2015etik aurrerako edozein kausa preskribaturik legoke.
Zabortegiaren ibilbide osoan, EH Bildu izan da "hasieratik eta beti kontra egon den alderdi bakarra", koalizio abertzalearen arabera, eta gogora ekarri dute, besteak beste, "zabortegia handitzeko alegazioen aurka bozkatu zuela EH Bilduk, Arantza Baigorri alkate zela".
"Zabortegiak behar zuena baino leku gehiago okupatzen zuela jakitea eta Verter Recyclingi mesede egitea leporatzen zaio Arantza Baigorriri", Zaldibarko EH Bilduk zabaldutako oharraren arabera, eta hori "zentzugabea" dela esan du, "Zaldibarko HAPOak Udaleko zein Foru Aldundiko teknikari guztien onespena izan baitzuen, baita Imanol Pradales Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko foru diputatuarena ere".
Zaldibarko EH Bilduren esanetan, Ertzaintzak "Juan Mari Uriarte EAJko alkateorde ohiaren testigantzan oinarritzen du" ia erabat Fiskaltzari aurkeztutako txostena, eta koalizio subiranistari "sinesgaitza" egiten zaio ibilbide guztia ikusita, "Arantza inputatuta egotea eta EAJko alkate eta alkateordeak ez".
Bestalde, salatu dutenez, "Eusko Jaurlaritzak 2019an zabortegian egin zuen ikuskaritzan jakin zuen zabortegiak zegokiona baino eremu handiagoa zuela, eta, halere, ez zuen Zaldibarko Udala jakinaren gainean jarri". "Gertakari hau argitu beharra dago", ohar bidez zabaldu dutenaren arabera.
"Lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik"
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
2024an abiatu zen ikerketa honetan, Zaldibarko Udalak eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu dutela nabarmendu, eta "gardentasun osoz" jokatu dutela eta horrela jarraituko dutela berretsi dute.
Azkenik, Arantza Baigorriri "babes osoa" agertu dio Zaldibarko EH Bilduk; eta, horrez gain, "prozesua inpartzialtasunez betetzeko" eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.