IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua

Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.

SANTURCE (BIZKAIA), 12/02/2026.- Vista general del Ayuntamiento de Santurtzi (Bizkaia) este jueves, jornada en que la alcaldesa de la localidad, Karmele Tubilla (PNV), ha renunciado al cargo por "razones personales, familiares y políticas", y se ha mostrado convencida de estar siendo utilizada por el resto de fuerzas políticas para perjudicar la imagen de su partido. EFE/ Miguel Toña

Santurtziko udaletxea. Argazkia: EFE

Sonia Lopez Segurtasun arloko zinegotzi ohiaren mezu elektronikoak aztertu ondoren, Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua.

Joan den asteko ostegunean, Udaltzaingoaren ofizialorde izateko deituta zegoen enplegu-eskaintza publikoaren azterketa baten ustezko filtrazioa ikertzen ari den udal batzordearen aurrean agertu zen Lopez, eta leporatzen dioten ardura ukatu zuen, eta esan zuen presioak jaso zituela, baina ez zuen men egin erantsi zuen.

Zinegotzi ohiak agerraldia egin baino lehen, Karmele Tubilla Santurtziko alkateak dimisioa eman zuen, "arrazoi pertsonalak, familiarrak eta politikoak" argudiatuta, eta gainerako alderdi politikoek jeltzaleen irudiari kalte egiteko erabiltzen ari zirela salatu zuen.

Santurtziko Udalak ostiral honetan jakitera eman duenez, joan den astean ofizialordeen hautaprobei buruz egindako azken informazio-batzordearen ondoren, eta Sonia Lopez zinegotzi ohiaren mezu elektronikoak ikusteko egin zen eskaera formalaren ondorioz, zinegotziari horiek aztertzeko baimena eskatu zaio, eta berrikusi egin dituzte.

Berrikusi ostean eta Udaleko idazkari nagusiaren balorazio juridikoa aztertu ondoren, gertakariak Fiskaltzaren aurrean aurkezteko beharrezko izapideak hasteko erabakia hartu du Santurtziko Udaleko gobernu-taldeak.

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X