AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko

Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.

18:00 - 20:00

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak baztertu egin du hilabete honetan 2026rako Aurrekontuen Lege Proiektua aurkezteko aukera, aurreikusita zegoen bezala, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei erantzuteko.

Europako Kontseiluaren bilerara iritsi denean, Sanchezek berretsi du gerraren ondorioak arintzeko neurriak biltzen dituen Errege Lege Dekretua lantzen ari direla Espainiako Gobernuan, eta ostiral honetan onartuko duela Ministroen Kontseiluak.

"Gerora sortutako krisiak dira", adierazi du, eta azpimarratu du herritarrak egoeraren larritasunaz jabetu behar direla"ez da edozein krisi, gero eta zabalagoa den gerra multzo baten pilaketa baizik".

Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango"politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X