Sanchezek ekainaren 24an emango ditu PSOEri eragiten dioten auziei buruzko azalpenak Kongresuan
Espainiako Gobernuko presidenteak berak eskatu zuen agerraldia egitea, joan den maiatzaren 27an, Guardia Zibilaren UCO unitatea Ferrazen sartu eta gero, Leire Diaz militante ohi sozialistaren auziarekin lotutako informazioa biltzera.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ekainaren 24an emango ditu PSOE alderdiaren inguruan lehertu diren auzi judizialen inguruko azalpenak Diputatuen Kongresuan. Ganberako Bozeramaileen Batzordeak adostu du agerraldiaren eguna, goizean egindako bilkuran.
Gobernuburu sozialistak berak eskatu zuen agerraldia egitea, orain bi aste eskas, Guardia Zibilaren UCO unitatea PSOEren Ferrazko egoitza nagusira sartu ondoren, Leire Diez auziko informazioa biltzera.
Militante sozialistaren aurka irekita zuen auzia zabaldu egin zuen Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta PSOEren eta Espainiako Gobernuaren inguruko kausa judizialak neutralizatzeko eroskeria egin ote zen ari da aztertzen orain. Alegia, alderdiaren aldetik dirua jaso ote zuen Diezek horretarako.
Sanchezek agerraldia eskatu eta berehala, ERC, Podemos, BNG eta Compromis taldeek ere eskatu zuten presidenteak Kongresuan ustezko ustelkeria kasuen inguruko azalpenak ematea.
Koldoren abokatua, inputatuta; eta Narbona, lekuko gisa deklaratzea deituta
Bestalde, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Cristina Narbona PSOEren presidentea deitu du lekuko gisa deklaratzera uztailaren 10erako, Leire auziaren ikerketaren barruan.
Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak eskatu zuen Narbona deitzea, joan den ostiralean, haren izena UCOren txostenetako batean agertu ondoren. Antza, Leire Diezekin WhatsApp bidez izandako elkarrizketa bat dago jasota Poliziaren dokumentuetan; Sanchezen aurkako erasoen aurrean erantzun bat ematea proposatzen zion Diezek Nabonari.
Zitazioaren berri izan eta berehala, PSOEren presidenteak Justiziarekin "elkarlanean" ariko dela agindu du.
Halaber, Koldo Garciaren abokatu Leticia de la Hoz inputatu du Pedrazek auzi horretan. Carmen Pano enpresaburua erosten saiatzea leporatzen diote, ustez Ferrazek emandako 90.000 euroko eskupekoaren inguruko deklarazioa alda zezan.
Zure interesekoa izan daiteke
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.