Argentina

2025/10/07 - 06:50

Rock kontzertua eman du Mileik Argentinan, ekaitz politikoaren erdian

Euforia nagusi, Argentinako presidente Javier Mileik rock kontzertu bat eskaini du Buenos Airesen, bere gertukoekin eta jende gazte askorekin batera. Bere Gobernuak eta bere alderdiak agertoki politiko eta ekonomiko konplexu bati egin behar diote aurre urriaren 26ko hauteskunde legegileen atarian. Ikuskizuna, artista ezagunen kantuak jo dituzte, Mileik idatzitako liburu bat aurkeztu aurretik, 'La Construcción del Milagro' izenekoa. Movistar Arenan izan da, Argentinako hiriburuko espazio ezagunean, bertako eta nazioarteko artista garrantzitsuak hartzen dituena.

1 2 3 ... 19 »

Asteko irakurriena