Arrantza
Atun gorria gizentzeko Getariako uretan Aztik eta Balfegok dituzten kaioletan lehenengo 50 hegalaburrak sartu dituzte
Hegalaburraren lehen 50 aleak Getariako gizentzeko itsas haztegiko bi kaioletan daude dagoeneko. Tunidoak sardina eta berdel izoztuekin elikatuko dituzte urriaren amaierara arte, eta hil horren amaieran sakrifikatuko dituzte. Hartuko dituzten kiloak gantza dira, atunaren haragian sartzen den koipea.
Kezka nagusi kostaldean, orkak begiztatu ondoren
Lekeitioko kostaldean duela gutxi bi orka ikusi izanak kezka areagotu du. Andoni Uribe LEAKAIko presidentearekin hitz egin dugu, eta itsas animalia horietako baten erasoari nola aurre egin azaldu digu.
Santurtzik eta Donostiak arrantzaleen zaindaria den Karmengo Amaren eguna ospatu dute
30.000 pertsona inguru hurbildu dira Santurtziko (Bizkaia) itsas prozesioa ikustera. Donostian, urtero bezala, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak omenaldia egin die arrantzale eta saregile erretiratuei.
Gipuzkoako Kofradiek itsasoan lanean aritu eta erretiroa hartu dutenei omenaldi beroa egin diete
Karmen eguna ospatzen ari dira Euskal Herriko hamaika txokotan. Arrantzaleen eguna da, hain zuzen ere.
322 arrantzaleen lana eskertu dute, baita saregileena ere, eta giro ederrean ospatu Donostiako kaian.
Albiste izango dira: Karmen Eguna, Torre Pacheco eta Sitgesko zinema jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hasi da hegaluzearen denboraldia: 8.000 kilo heldu dira Getariako portura
Datozen egunetan olatu handia espero da, euskal arrantzaleek hegaluze asko arrantzatu baitute kostaldetik gertu. Salneurria: 13 euro.