Bilbo
Emakume bat erreskatatu dute Bilboko baserri batean
Gelako atea sokaz lotuta zegoen, eta ertzainek moztu zuten, sartu eta emakumea artatu ahal izateko. Etxebizitzan katu eta txorien gorpuak zeuden, baita zaurituta eta egoera txarrean zeuden txakurrak ere, hedabide horrek gaineratu duenez. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Venezuelako kontsulatua itxita dago "aurreikusi gabeko arrazo batengatik"
Bulegoak kutxaz beteta daude eta, dirudienez, ihes baten ondorioz itxi behar izan dute. Venezolanos Bilbao Bizkaiak desinformazioa eta abandonua salatu ditu, bere dokumentazioaren zati handi bat Bilboko bulegoan baitago.
Aburto: "Lekukoen arabera, tiroketa bat izan da Otxarkoagan, baina oraingoz ez dugu frogarik ezta bala-zorrorik aurkitu"
ETB1eko Egun On, Euskadi saioan izan da Bilboko alkatea, eta egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du bart Otxarkoaga auzoan izan omen den tiroketa dela eta. Adierazi du pertsona bat identifikatu dutela, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.
Palestinako genozidioa salatzeko lanuzteetan parte hartzeko deia egin dute sindikatuek
ELAk txanda bakoitzeko 4 orduko lanuzteak proposatu ditu. LAB, CCOO, UGT, Steilas, Esk, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuek deialdi bateratua egin dute eta 3 ordu proposatu dituzte. Hala ere, Hezkuntzan greba orokorra deitu da.
Rekalde aretoak 'Blue Lines' Leo Burgeren erakusketarekin hasiko du Barriek zikloa
Bilboko Rekalde aretoak 'Barriek' erakusketa-zikloaren edizio berri bat hartuko du, urritik 2026ko azarora arte. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten lanak erakusten ditu ziklo horrek.
Lehenengo erakusketa 'Blue Lines' izango da, Leo Burge artistarena. Abenduaren 14ra arte egongo da zabalik, eta, ondoren, María Muriedasen lanak izango dira ikusgai abenduaren 16tik 2026ko otsailaren 8ra, eta Ra Asensirenak, otsailaren 10etik apirilaren 12ra. Geroago, Mar de Dios artistaren erakusketa apirilaren 14tik ekainaren 21era egongo da ikusgai, Amaia Molineterena ekainaren 23tik abuztuaren 30era eta, azkenik, Maider Aldasororena, irailaren 1etik azaroaren 2ra.
Lara Izagirreren "El regalo" film laburrak lehen saria eskuratu du Berlinen, Ake Dikhea zinema-jaialdian
Euskadiko PPk Latinoamerikako elkarteekin ospatu du, lehen aldiz, Hispanitatearen Eguna
Dantza emanaldiez gain, Ameriketako hainbat herrialdetako postuak izan dira, hala nola Kuba, Paraguai, Bolivia, Venezuela, Nikaragua eta Ekuadorkoak. Ekitaldian, nazio horien bandera eta ikurrak erakutsi, eta bertako produktuak eskaini dituzte dastatzeko.
Ehunka lagun bildu dira Bilbon Begoñako Amaren egunean
Bilbotarrek eta bizkaitarrek Begoñako Amaren erromeria ospatzen dute urriaren 11n. Gaur, ehunka lagun hurbildu dira basilika ingurura giroaz gozatzera, eta txikiteroek ere egin diote gorazarre, Zazpikaleetan. Dantzatu, lore eskaintza egin eta muztioa egin dute mahatsa zapalduta.
Bilboko saltoki batek salgai dituen 65 telefono lapurtutakoak ote diren ari dira ikertzen
Ohar baten bidez, Udalak jakinarazi du Mariaren Bihotza plazan dagoen denda miatu ondoren, bi pertsona ari direla ikertzen, delitua egin dutelakoan.
EH Bilduk eta BNGk bilera egin dute Bilbon, egungo egoera politikoa aztertzeko
EH Bilduko eta BNGko ordezkariek bilera egin dute gaur goizean Bilbon, koalizio abertzalearen egoitzan, egungo egoera politikoa eta nazioarteko egoera aztertzeko.
Sarek manifestazioa deitu du Bilbon urtarrilaren 10erako, "salbuespen politika" amaitu dadila eskatzeko
"Ezin da gehiago luzatu" lelopean egingo den mobilizazioan, ETAkoak izatea leporatuta espetxean dauden presoei salbuespenik gabeko espetxe politika arrunta aplikatzea eskatuko dute.
Bilboko metroaren energia, Bilbobusen elikagarri
Bilbobuseko autobus elektrikoak Bilboko metroaren energiaz baliatzen dira gauean kargatzeko. Bilboko metroaren potentzia Bilbobuseko kotxetegietara eramaten dute, hurbilen dagoen azpiestaziorainoko konexio baten bidez, eta energia 14 karga-puntutan banatzen da. Proeiktuari esker, orain arte, 426 tona CO2 aurreztu dira.
Kontseiluak milaka euskaltzale bildu nahi ditu abenduaren 27an Bilbon, "euskararen soinu banda" ardatz hartuta
Ekitaldirako sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri Pizkundea.eus webgunean, 10 euroren truke. Antolatzaileek adierazi dute "euskara lehen lerrora ekarri eta benetako jauzia eragiteko" garaia dela. Horregatik, euskarari "pizkunde" berria ematera gonbidatu ditu euskaltzale oro.
Metro Bilbaoren zerbitzua bere onera etorri da, egun gorabeheratsu baten ondoren
Gaur goizeko matxuren ostean, Metro Bilbaok gorabeherak izan ditu berriro ere arratsaldean. Iluntzeko 23:00ak inguruan, konpainiak jakinarazi du arazoak konpondu dituztela eta zerbitzua berriro martxan dela.
Flotillako euskal ekintzaileak gauerdian iritsiko dira Loiura
Lau euskal ekintzaileak Atenasen daude, eta handik hartuko dute hegazkina Bilbora. Aurreikusten da astelehenean lurreratzea Bizkaiko aireportuan, 23:14ak aldera.
Arte Ederren Bilboko Museoaren 1970eko eraikina ireki dute, birgaiturik
Arte Ederren Bilboko Museoak berriro ireki ditu 1970eko eraikinaren ateak, birgaiturik dagoela, oraingoan. Irekiera ekitaldia Baselitzen 50 margolanen eta beste lan enblematiko batzuen erakusketa batekin ospatu da.
Bilboko metro zerbitzua berrezarri dute Indautxu eta San Ignazio artean, matxura batengatik bi orduz etenda egon ostean
San Ignazio eta Sarriko artean zihoan unitate bat matxuratu egin da eta, horren ondorioz, Indautxu eta San Inazio geltokien arteko trenen zirkulazioa ia bi orduz eten egin dute. Gainera, atzerapenak izan dira gainerako trenetan. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, pixkanaka ohiko maiztasunak berreskuratzen joango direla.
Pabellon 6 bota eta berritu aurreko azken emanaldia egin dute
14 urteren ondoren eta 2.200 ikuskizun ingururen ostean, Bilboko Pabellon 6 antzokia bota egingo dute, baina berreraikitzeko izango da. Urriaren 5ean, igandean, eskaini dute azken emanaldia. Bertan sarritan antzeztutako Ay, Carmela lana aukeratu dute etapa bati agur esateko.
25.000 ahatek parte hartu dute Bilboko XIII. Estropatadan
Bilboko Euskalduna zubitik 25.000 ahate bota dituzte, igande honetan. Lasterketa zientziaren eta gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako ikerketaren aldeko sentsibilizaziorako ekitaldi gisa sortu zen 2012an.
Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa ospatu da Bilbon
Bilbon, bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa ospatu da igandean, urriaren 5ean. Martxa solidarioa 11:00etan hasi da, Guggenheim museoaren plazatik.