Bilbo
Bizkaiko bi ikastetxe publikok eta Arabako batek Nazioarteko Batxilergoa eskainiko dute datorren ikasturtean
Titulazio bikoitza lortzeko aukera izango dute, beraz, ikasleek: Batxilergoko titulu ofiziala eta Nazioarteko Batxilergoko diploma. Horretarako, gutxienez 8,25eko nota izango beharko dute ikasleek, eta Ingeles eta Euskara ikasgaietan ere bai.
Bilbok ez du uda honetan ezarriko turismo-tasa; Donostiak, aldiz, indarrean izango du
"Ahalik eta lasterren ezarri nahi dugu. Gustatuko litzaiguke, eta amaiera arte lan egingo dugu zerga turistikoa uda baino lehen edo udan aktibo egon dadin", esan du Donostiako alkateak. Bilbokoak, berriz, adierazi du ez dela posible izango, "Bizkaiko Foru Aldundiak foru arauaren proiektua onartu berri duelako".
Euskadin bizi diren ukrainarrek Errusiaren "gerrako krimenak" salatu dituzte gerra piztu eta lau urtera
Ukraina-Euskadi elkarteak protesta ekitaldiak deitu ditu EAEko hiru hiriburuetan, Errusia eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik lau urte betetzear dauden honetan.
Hiru atxilotu, tartean bi adingabe, Bilboko ikastetxe batean lapurtzeagatik
Kamioi batean grafiti bat egiteagatik ere ikertzen ari dira atxilotuetako bat, kalteak egitea egotzita.
Aburtoren esanetan, Bilbo Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiaren egoitza izan gabe gera liteke Eudelen egoera dela eta
Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen ustez, Eudelen aurtengo aurrekontuak onartu gabe geratu izana (iazkoak luzatuko ditu) "berri txarra" da, eta "hainbat proiektu" bertan behera gera litezkeela adierazi du. Bilbon kokatu nahi duten Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokia aipatu du adibide gisa.
Pentsiodunek ez dute trukerako txanpona izan nahi: "Ez dezatela pentsioekin jolastu"
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, milaka pertsona bildu dira Bilbon eta Donostian egin diren manifestazioetan. Kolektiboak berriro eskatu du gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea, bereziki emakume pentsiodunak "duintasunez bizi daitezen eta hilaren amaierara irits daitezen".
Bilbo eta Gasteiz arteko autobusek deskontuak izango dituzte aurrerantzean
Bizkaiko Foru Aldundiaren administrazio akatsa zuzenduta, erabilera anitzeko bonuek gutxienez % 40ko deskontuak izango dituzte.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Dozenaka gizarte eragilek bat egin dute martxoaren 17an gutxieneko soldata propioaren alde egingo den grebarekin
"Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa izatea bertan lan egiten dugun eta bizi garen pertsona guztientzako onura dakarren aldarrikapena da", esan dute, Bilbon egin duten agerraldian.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Eguraldiak ez du mozorroen festa zapuztu, eta askok aterpea bilatu dute inauteriez gozatzeko
Denboralearen eraginez aldaketak egin behar izan dituzte hainbat tokitan, baina herritar asko inauterietan parte hartzera atera dira kalera.
Bilboko eta Donostiako konpartsen larunbat arratsaldeko desfileak bertan behera, denboraleagatik
Euri eta haizea dela eta, Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu larunbat honetako hainbat ekitaldi baina gaueko desfileari eustea erabaki dute. Donostian, hasi eta gutxira erabaki dute desfilea bertan behera uztea.
Hiru ertzain ikerketapean daude Errekaldeko Gaztetxea hustu zutenean atxilotu zituzten pertsonei tratu txarrak ematea egotzita
Hainbat gazteren salaketen ondorioz, deklaratzera deitu dituzte. Salatzaileetako batek dio ertzainek iraindu eta kolpatu egin zutela ertzainen furgoian eskuburdinak jarrita zegoela. Istiluetan zauritu zituzten beste bi pertsonak salatu dute jipoiak jaso zituztela.
Zirkulazioa bere onera etorri da AP-8 autobidean Galdakaon, Bilborako noranzkoan
Istripu bat izan da 09:30 aldera, bi autok talka egin dutenean. Horietako bat irauli egin da, eta bertaratutako larrialdi-zerbitzuek errepidea erabat itxi behar izan dute hasiera batean. Bestalde, BI-2405 errepidea itxi dute Mendexan, bi noranzkoetan, arbola bat erori baita bertan galtzadara.
Euriak ez du ehunka ikasleren festarako gogoa desagerrarazi Bilbon
Euriaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dute urtero hainbat ikastetxek Bilboko kaleetan zehar egin ohi duten desfilea. Jaia Plaza Barriko arkupeetara eraman dute, eta txarangaren erritmoan dantzatu eta txokolatea hartuta berotu dira bertan.
Desfileak eta mozorroak izango dira nagusi hainbat herritan asteburuan egingo diren inauterietako ekitaldietan
Baliteke euriaren eraginez programatutako hainbat ekitaldi bertan behera geratzea. Dena den, euria ez da ondo pasatzeko oztopo izango.
Lau gizon atxilotu dituzte Bilbon izandako borroka batean, eta beste bat Basurtuko ospitalera eraman dute
Udal iturriek baieztatu dutenez, 02:00ak aldera joan dira Udaltzaingoaren patruilak Barrenkalera, borroka baten abisua jaso ondoren. Oraindik ez dute argitu zerk piztu duen gizonezkoen arteko liskarra.
Bilbo, "munduan bakarra" den jaian murgilduta, Athletic eta Realaren arteko finalerdietako derbia baliatuta
Bi taldeen jarraitzaileek Sevillako finalera iristea espero dute, baina onartzen dute ez dela erraza izango. Ilusioa eta urduritasuna nabari dira, eta denak zain daude 21:00ak iritsi eta Errege Kopako finalerdiko joaneko partida hasteko.