Bilbo
Gaur irekiko ditu ateak publiko guztiarentzat Arte Ederren Bilboko Museo berrituak
Handitze lanak amaituta, eta inaugurazio ofizialaren ondoren, gaur irekiko dituzte ateak berriro. Sarrera doakoa izango da urriaren 13ra arte.
Bildumaren gaineko begirada ezberdin bat eta espazio berriak, Arte Ederren Bilboko Museo berrituan
Arte Ederren Bilboko Museoko ezinbesteko hiru obra berri
Arte Ederren Museoko 43 areto eta espazio berrituta itzuli dira, inoiz erakutsi gabeko 150 piezarekin.
Arte Ederren Bilboko Museoak inaugurazio ofiziala egin du, ia lau urteko obren ondoren
Norman Fosterren bisitaren eta gaurko inaugurazio ofizialaren ostean, bihar irekiko ditu ateak; sarrera doakoa izango da urriaren 13ra arte.
Bilboko metroaren Errekalde eta Matiko arteko linea egiteko lanek sei urte iraungo dute
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarrirako Sailak jakinarazi duenez, 4. lineako lanak 2027. urtearen amaieran hasiko dira eta 411,9 milioi euroko aurrekontua izango dute.
Albiste izango dira: euriteen ondorioak, Pedro Sanchezen erabakia eta Arte Ederren Bilboko Museoa
Larunbateko euriteek aurrekaririk gabeko ur sarrera eragin zuten Bilboko saneamendu sisteman, Ur Partzuergoaren arabera
Deustuko sifoiaren kolektoreak segundoko 650 litrotik 8.000 litrora pasa ziren 30 minutu eskasetan. Bilboko Udalak gune bat egokitu du Zabalgunean kaltetuak artatzeko eta erreklamazio-izapideak kudeatzen laguntzeko.
Milaka lagun kalera atera dira berriro etxebizitza ez dela negozioa aldarrikatzeko
Atzo Hego Euskal Herriko beste hiriburuetan egin bezala, LABek Bilbora ekarri du gaur espekulatzaileen kontrako manifestazioa. Martxa jendetsua eta anitza izan da Bilbokoa, eta migratzaile askok hartu dute parte bertan.
Zazpikaleetako merkatariak, ezintasuna eta kalteak tarteko, uholdeen biharamunean
Urak minutu gutxian hartu zituen saltokiak, eta kalteak eragin zituen altzari, makina eta salgaietan. Merkatari askoren ustez estoldak zikin eta buxatuta egoteak ez zuen ura behar bezala iragaztea ahalbidetu.
Norman Fosterrek Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu du, inaugurazio ofizialaren bezperan
Norman Foster arkitektoak ideia batean laburbildu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua. "Benetan garrantzitsua ikusten ez duzuna da", esan du eraikina ageriko arrastorik gabe klimatizatzeko aukera ematen duten instalazioei erreferentzia eginez.
Euri erauntsia izan zenean Zazpikaleetako arketa "gehienak garbi" zeudela esan du Aburto alkateak
Alkateak azaldu du zaparrada "izugarriak" izan zirela 19:00etatik 21:00etara, eta estolderia ez zela "gai izan" ur guztia ateratzeko. "Nik ditudan datuen arabera, arketa gehienak ondo zeuden, garbi", esan du.
EH Bilduk Bilboko eta Bizkaiko hautagaiak aurkeztu ditu
2023ko hauteskundeetan bezala, Maria del Rio eta Iker Casanova izango dira, berriro, Bilboko alkategai eta Bizkaiko zerrendaburu, hurrenez hurren. Del Rioren esanetan, Bilbok aldaketa behar du; Casanovaren hitzetan, berriz, Bizkaian ikusiko da bereziki zenbateraino egingo duen gora koalizio subiranistak.
Argindar sorgailu bat matxuratu da eta Zazpikaleetako hainbat gune argi barik utzi ditu
Bart gaueko zaparradek utzitako triskantza garbitzeko lanetan erabilitako argindar sorgailu batek matxura izan du gaur Zamudioko Atean, eta horren ondorioz, Bilboko Zazpikaleetako hainbat gune argindar barik geratu dira.
Bilboko Zazpikaleak, urak hartuta, bart gaueko erauntsiaren ondotik
Ura belaunetaraino zutela, herritarrak ezinean kalean; biltegiak eta dendak urez gainezka... Ekaitzak utzitako triskantza garbitzeko jo eta ke ibili dira larrialdi zerbitzuak.
Uholdeak Bilboko Alde Zaharrean, eta Artatzako errepidea itxita Leioan
Euri jasa handiek ur pilaketak eragin dituzte Bilboko hainbat tokitan, eta Artatza errepidea itxi dute.
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Etxebizitzaren aldeko manifestazio jendetsuak egin dituzte ostiral honetan Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta.
Justizia Aranarentzat plataformak salatu du epaitegiak ez duela ikertu Arana zauritu zuen ertzainaren burua
Iker Aranari foam bala batekin tiro egin zion ertzainaren buruak lekuko gisa deklaratu du asteazken honetan Bizkaiko Auzitegian, eta ez ikertu gisa, akusazio partikularrak eskatu bezala. Pilotakadaren eraginez, gazteak barrabila galdu zuen iaz.
Catherine Zeta-Jones: "Euskal Herrian horrenbeste denbora pasatzeak hurbiltasuna eta harrotasuna sentiarazi dizkit"
Catherine Zeta-Jones aktoreak Kill Jackie Bilbon filmatutako telesaila aurkeztu du Euskalduna Jauregian, nazioartean lehen aldiz. Aurkezpenaren aurretik, Dani Alvarez lankideak elkarrizketa sakona egin dio. Zeta-Jonesen esanetan, Euskal Herrian etxean izango balitz sentitu da.
Etxebizitzaren negozioari aurre egiteko irtenbidea herritarrek bat egitea dela aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak elkarretaratzeak deitu ditu asteartean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eta ehunka lagun hurbildu dira protestetara espekulazioa eta putre-funtsen kontra egitera.
Etxebizitzaren aldeko aldarrikapenekin bat egin dute Bilbon, eta hainbat protestarik Arriaga plazan kanpaldia egin dute
Sare sozialen bidez deituta, berrogeita hamar pertsona baino gehiago daude bart gauetik Bilboko antzokiaren zabalgunean kanpaldi inprobisatua egiten.