Bilboko Aste Nagusia 2025
Bertan behera geratu dira Abandoibarran larunbatean egin behar ziren kontzertuak, "muntaketa arazoak" izan direlako
"Udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiek" eragin dute etetea.
Francis Diezek "jaiaren gure jainkosa" Marijaiari eskainitako oda batekin abiatu du Aste Nagusia
Aurtengo pregoilariak "ludikoa" den guztiari lekua uzteko gonbidapena egin du, jaiak "espazio seguru" eta aldarrikatzaile bihurtzeko beharra ahaztu gabe.
Urduritasuna nagusi Bilbon, Marijaia noiz iritsiko zain
19:00etan egingo diote harrera Bilboko jaietako erreginari, Arriaga Antzokiko balkoian. Txupina lehertzearekin batera hasiko da festa, eta handik ordubetera irekiko dute txosnen esparrua.
Juan Mari Aburtok Aste Nagusi zirraragarri, aske eta seguru baten alde egin du
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok herritarrek Aste Nagusiaz askatasun eta segurtasun giroan gozatzea nahi du. Horren arabera, Jai Batzordea ikuspuntu ezberdinak batzeaz arduratzen da, "munduko jairik onenak" izateko. Gainera, errespetua eta bizikidetza eskatu ditu, Aste Nagusiaz harmonian gozatzeko.
Bilboko Konpartsek adierazi dute ez dutela onartuko "eraso sexistarik, arrazistarik edo LGTBIfobikorik", ezta "poliziaren indarkeriarik" ere
Eraso arrazisten aurkako protokolo espezifikoa aktibatuko du Bilbok Aste Nagusian
Bilboko Udaltzaingoko langileen % 90ek parte hartuko dute Aste Nagusiko segurtasun-operatiboan
Gaur, Bilbon, Segurtasuna Koordinatzeko Batzordearen bilera egin da, datorren larunbatean, abuztuaren 16an, hasiko den Aste Nagusiko segurtasun-operatiboa prestatzeko. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak eguneko 24 orduetan patruilatuko dute jai-gune nagusietan, eta eraso matxisten eta gorroto-delituen prebentzioari emango diote lehentasuna.
Bilbok segurtasuna indartuko du Aste Nagusira begira, edozein erasoren prebentzioan arreta jarrita
Gainera, alkoholemiaren eta drogen kontsumoaren prebentziozko kontrolak indartuko dira, eta legez kanpoko kaleko salmenta ere kontrolatuko da. Herritarrek edozein unetan jarri ahal izango dituzte salaketak.
Bilboko Udalak eta konpartsek eraso matxisten, arrazisten eta LGTBIQfobikoen aurkako kanpaina aurkeztu dute Aste Nagusirako
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok erakundeen eta herritarren "konpromisoa eta erantzukizun partekatua" eskatu ditu, eraso matxista, arrazista eta LGTBIQfobikorik gabeko Aste Nagusia bizitzeko.
Sarek eta Bilboko Konpartsek 'Bizkaiko Etxera Eguna' deitu dute abuztuaren 22rako Bilbon
Aste Nagusiarekin batera, ETAko preso, iheslari eta deportatuen itzulera eskatzeko manifestazioak, bazkari herrikoiak eta kontzertuak izango dira. Antolatzaileek gogorarazi dute gizarteak "gatazkaren zauri mardulenak gainditu" dituela eta "badela garaia 'Etxera' aldarria erreibindikazio izatetik lorpen izatera pasatzeko".
Luberrik Bilboko Konpartsek berriz "baztertu" dutela salatu du, "irizpideak bete arren"
Gazte Koordinadora Sozialistarekin (GKS) lotutako konpartsak jarduerak egingo ditu Aste Nagusian, "normaltasunez parte hartu" ezin duela agerian uzteko eta "bere espazioa" eskatzeko.
Covitek jaietan ETAko presoen aldeko pankartak agertu izana salatu du
Bilboren kasuan, Txoribarrote konpartsak "pankarta handi bat" zabaldu izana kritikatu du Covitek, "Euskal preso eta iheslariak etxera" aldarria idatzita duena. Donostiako Udalak kendu egin ditu hiriko ikastetxe publiko bateko fatxadan zeuden pankartak
500 jarduera baino gehiago Bilboko Aste Nagusian, "adin eta gustu guztietan pentsatutako" programarekin
Bilboko Udalak zuzeneko musika emanaldiak, kaleko antzerkiko 23 ikuskizunak eta piroteknia lehiaketa goraipatu ditu.
Greba Bilboko Udaltzaingoaren telefono bidezko arreta-zerbitzuan, Aste Nagusian zehar
Bilbori Aste Nagusi usaina dario! Hasi dira txosnak muntatzen
Aurten, "Txosnak. Gureak, denonak" kanpainaren kolore arrosa izango da nagusi txosnaguneko dekorazioan, konpartsak eta txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izenda ditzaten aldarrikatzeko. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute txosnagunean ez dutela inolako erasorik onartuko.
Olatz Salvador eta Maren Abandoibarreko oholtza gainean ariko dira, Bilboko Aste Nagusian
Hala, Abandoibarran, hilaren 16an, larunbata, 23:30etik aurrera, Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren izango dira, eta igandean, hilaren 17an, 23:30ean, Janus Lester eta Dupla.
Bilboko Konpartsek 600 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusira begira, tartean 250 kontzertu
Kirolak garrantzi handia izango du, eta txikientzako jarduerak ere ez dira faltako, ia egunero, aste berezi horretan. Halaber, ez dira faltako arte eta sukaldaritza tailerrak, puzgarriak, txotxongiloak eta pailazoak, goitiberak eta txosnak eraikitzeko tailerrak, besteak beste.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak euskal hiriburuetako jaietan mobilizatzeko deia egin du
Plataformak "hipokrisia" leporatu die gobernuei eta hedabideei, eta manifestazioak deitu ditu Gasteizen (abuztuaren 6an), Donostian (abuztuaren 10ean), Bilbon (abuztuaren 15ean) eta manifestazio nazionala Iruñean (urriaren 4an).
20.000 sinadura, txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txosnen batzordeek adierazi dute jaigune horiek "arriskuan" daudela, eta ondare inmaterial izendatzeko eskaera sinatzen eta zabaltzen jarraitzeko deia egin dute.
Francis Diez pregoilaria eta Olatz Agirre txupinera, Aste Nagusirako prest
Pregoilariak, Francis Diezek, Doctor Deseo musika taldeko abeslariak, adierazi duenez, "erantzukizuna hartzeko unea zen", eta "gozamena eta betebeharra" bateratzen saiatuko da, "izarra" alde batera utzi eta jaietan jendearen esanetara egoteko.
Bestalde, Olatz Agirre txupinerak, Txori Barroteko konpartsakideak, "Bilboko eta inguruko herritarrei, merkatariei eta langileei" gonbitea luzatu die, txupinazoa bota ondoren, jaiez goza dezaten eta parte har dezaten, "pertsona guztientzako lekua dagoelako". "Txori Barrotekoa naiz, baina aurten ez naiz beltzez eta zuriz jantziko, gorriz eta zuriz baizik, konpartsa guztiak eta herri osoa ordezkatzeko", nabarmendu du.