Bilboko Udala
2025/03/27 - 13:19
Horrelakoa izango da BilbaoBizi zerbitzu berria: bizikleta eta bilketa gune gehiago eta kuota altuagoak
Matxuratutako bizikletak doan itzultzeko aukera emango du, eta 16 eta 17 urtetik beherakoek alta online egiteko aukera izango dute. Horrez gain, alokairuen eta erabileragatiko ordainketen artean gutxienez 10 minutuko tartea egongo da.
2025/03/27 - 11:16
Etxarri gaztetxearen itxieraren aurka protesta egin duten hainbat lagun atera dituzte Bilboko osoko bilkuratik
Errekalde auzoko Etxarri gaztetxea husteko agindua aurreikusita dago apirilaren 4rako. Auzoko 60 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko eskatuz, eta ostiral arratsaldean egingo den manifestazioan parte hartzera ere deitu dute.
2025/03/21 - 20:06
Desgaitasuna dutenentzako pala eta pilota eskola berria abiatuko da larunbatean Bilboko Esperantza frontoian
Ekimen berritzaile honen bultzatzaileek nabarmendu dutenez, udal instalazioaren "komunikazio bikainei eta irisgarritasunari esker", Esperantzako udal frontoia "leku ezin hobea" da eskola hori abian jartzeko.
2025/03/21 - 14:25
Bilbon jokatuko den Europa Ligako finala ''errespetuz'' bizitzeko deia egin dute erakundeek
Bigarren urtez jarraian, Europako futbol lehiaketa bateko finala jokatuko da Bilbon. Iaz, emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala San Mamesen jokatu zen, eta aurten, berriz, gizonezkoen Europa Ligako finalaren txanda izango da, maiatzaren 21ean.
2025/03/21 - 13:00
Bilbon jokatuko den Europa Ligako finala "errespetuz eta harrotasunez" bizitzeko deia egin dute erakundeek
Bi hilabete barru San Mamesen jokatuko den nazioarteko kirol ekitaldiaren harira, 'Bizi beharreko finala' kanpaina aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak.
2025/03/21 - 10:35
Ertzain eta udaltzainentzako 643 plazako lan-eskaintza bateratuan izena emateko epea ireki dute
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean izena emateko epea ireki dute, eta 20 egun baliodun egongo da zabalik.
2025/03/19 - 15:12
Ertzain eta udaltzainentzako 643 plazako lan-eskaintza bateratua deitu dute
Datoren ostiralean, martxoak 21, zabalduko da izena emateko epea, eta lehendabiziko probak ekainean eta uztailean egitea aurreikusten da. 473 postu Ertzaintzarako izango dira, eta gainerako 170ak, 22 udaletako udaltzaingoetarako.
2025/03/19 - 13:51
Horrelakoa izango da Bilboko suhiltzaileen parke berria
Udal instalazio berria Ibarrekolandan kokatuko da, Morgan kalearen eta Kanaleko Pasealekuaren artean, 2028. urtearen hasieran prest egongo da eta 13.528.004,50 euroko aurrekontua izango du.
2025/03/14 - 20:52
Juan Mari Aburtok istiluak gaitzetsi ditu eta aldaketak iragarri ditu maiatzaren 21eko finalerako
Aburtok erakundeen, kluben eta futbol federazioen "gaitzespen irmoa" eskatu du San Mamesen izandako istiluengatik, eta aldaketak iragarri ditu maiatzaren 21eko operatibora begira. Uste du "gaurtik bertatik" aztertu behar dela plana "UEFArekin eta poliziekin", finalean "dena ondo atera dadin".
2025/02/24 - 14:48
Turista atzerritarrak, Bilbon: bikotean datoz nagusiki, hoteletan hartzen dute ostatu eta 51 bat urte dituzte
Bilboko Udalak emandako datuen arabera, atzerritik heldutakoak Espainiako Estatutik baino gehiago dira jada. Lau egun pasatxo ematen dituzte Bizkaiko hiriburuan, eta pertsonako 705 euroko gastua egiten dute, batez beste.
2025/02/19 - 18:30
Bilbon 50 ekitaldi inguru egingo dira aratusteetan, hiriko hainbat gunetan
Bilbon otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira, 50 ekitaldi ingururekin. Horien artean Farolin eta Zaranbolasen atxiloketa, epaiketa eta eskarnio publikoa da ezagunenetariko bat. Aurten Josu Camara aktore eta zuzendaria eta Oihana Bartra bertsolaria izango dira Farolin eta Zaranbolas.
2025/02/18 - 17:23
Bilboko Udalak 6,3 milioi bideratuko ditu Maria Diaz de Haro kalearen berrurbanizazioa amaitzeko
Berrurbanizazio horrekin oinezkoentzako eremuak bikoiztuko dira, egungo 3.600 metro koadrotik 6.200 m2ra pasatuz. Casilda Iturrizar parkearen eta Autonomia kalearen arteko obrak 2025eko azken hiruhilekoan hastea aurreikusten du Udalak.
2025/02/12 - 22:37
Euskal hiriburuetako alkate eta alkateordeek jaien inguruan eztabaidatu dute Baionan
Joseba Asironek, Eneko Goiak, Jean Rene Etchegarayk, Beatriz Artolazabalek eta Juan Mari Aburtok jaien ereduari eta herritarren segurtasunari buruzko hausnarketa egin dute.
2025/02/07 - 10:57
RACek babesa eskatuko dio Arartekoari Bilbon TAO txartelak "aldez aurretik jakinarazi gabe" kentzeagatik
Udalak TAO guneetan aparkatzeko egoiliarren 4.500 txartel bertan behera uztea erabaki izanak babesgabetasun egoeran utzi ditu pertsona ugari, eta ezusteko isunak jaso dituzte. Neurri horrek ezinegon handia sortu du kaltetuen artean.
2025/02/05 - 22:22
Bilboko Autonomia kalea birmoldatuko dute oinezkoentzat eta berdeguneentzat leku gehiago izateko
Bilboko Udalak 1.075.783 euro inbertituko ditu Autonomia kalea birmoldatzeko lehen fasean, Etxetxua plazaren eta Calixto Diez plazaren artean. Lortu nahi diren helburuetako bat ibilgailuen zirkulazioaren abiadura murriztea eta oinezkoentzako lekua irabaztea da.
2025/01/17 - 19:58
Bilbok taxien araudia moldatu eta gaueko txanda aldaketa bi orduz aurreratuko du
Bilboko Udalaren eta taxilarien elkarteen artean adostutako neurria da, eskari handiko uneetan zerbitzua indartzeko asmoz, hala nola asteburuetan.
2025/01/14 - 19:27
Bilbok HAPO aldatu du pisu turistikoen ezarpena mugatzeko
Erabilera turistikoko logelak eta etxebizitzak lehen solairuan baino ezin izango dira Bizkaiko hiriburuko auzorik kaltetuenetan.
2025/01/13 - 18:50
Bilboko etxebizitza turistikoen erradiografia
Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko hiriburuan erregistratutako etxebizitza turistikoen ia % 40 2023 eta 2024an inskribatu ziren.
2025/01/13 - 13:05
Hainbat lagun artatu dituzte Bilbon izandako sute batean kea arnasteagatik
Sua bart piztu da Errekalde auzoko etxebizitza eraikin batean, eta, ondorioz, goiko solairuetako bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte.
2025/01/01 - 09:42
Prezioak 2025ean: hipotekak jaitsiko dira, baina elikagaiek, energiak eta telekomunikazioek gora egingo dute
Urtea hastearekin batera, zerbitzu eta produktu guztien tarifak eguneratuko dira. Elektrizitatea eta gas naturala dira gehien igoko direnak, eta hipotekak dira jaitsiko diren bakarrak. Pentsioak % 2,8 altuagoak izango dira, baina gutxieneko soldatak izoztuta hasiko du urtea.