Bilboko Martzana kaiko bizilagunak protestan, taberna eta terrazetako zarata dela eta
Auzoko “bizi-kalitatea hondatu” dela salatzen dute, eta neurriak har ditzala eskatu diote Udalari, “atsedenerako eskubidea”, “espazio publikoa erabili eta paisaiaz gozatu ahal izatea” bermatu diezaien. Martzana Bilboko erdigunean dago, eta oso modan jarri da azken urteetan itsasadarraren ertzean dauden taberna eta terrazengatik.
Bilboko Martzana Kaiko Bizilagunen Plataformak protesta ekintza bat hasi du ostegun honetan “auzoko bizi-kalitatearen narriadura etengabekoa” salatzeko. Udalari eskatzen diote “irabazi-asmoa duten tabernen jarduera harraparien aurrean, atsedenerako" dugten eskubide legitimoa "bermatu ahal izateko” neurriak har ditzala, epe motzean.
Bilbo erdigunean dagoen auzo historiko horretako 100 bizilagunek baino gehiagok osatzen dute elkartea. Bertako etxe gehienek egurrezko egitura dute, eta auzotarrek salatzen dute inguruko taberna asko ez daudela zarata isolatzeko prestatuta. Halaber, bizilagunek diote ostalariak “auzoari bizkar emanda” bizi direla eta “enpatia eta errespetu gabeko jarrera” dutela.
Tabernarien “legez kanpoko praktikak normalizatu” egin omen dira: “terrazak jartzeko baimendutakoa baino espazio gehiago erabili”, “baimendutakoa baino beranduago jaso”, isolatu gabeko tabernetan “ateak zabalik dituztela gauez musika jarri”, “oinezkoentzako pasabideak oztopatu” eta “kaia biltegi gisa” edota “haien auto pribatuentzako aparkaleku gisa" erabiltzen dituztelako.
Egoera horren aurrean, azaldu dute Udaleko ordezkariekin hainbat bilera egin dituztela, eskakizun zehatzak eginez idatziak bidali dituztela eta eginbide ugari zabaldu dituztela bai udalean bai polizia-etxeetan. Egindako guztiak aginda ere, salatzen dutenez, egoerak bere horretan dirau, “ez baitago araudia betetzen dela ziurtatzeko kontrolik”.
Beraz, egoerarekin nazkatuta, “protesta ekintza” bat hastea erabaki dute, eta protesta-esaldiak eta eskakizunak dituzten kartelak eta pankartak jarri dituzte auzoko eraikinetako hormetan.
Eskari nagusiak ostalaritzako lizentziak berrikustea eta ordutegiak murriztea dira. Izan ere, ez dute egoki ikusten egurrezko etxeak dituen auzo batean gaueko aisialdirako lizentziak ematea. Horrez gainera, araudia betetzen dela kontrolatzeko neurri eraginkorrak hartzera eskatu dute.
Martzana kaiko bizilagunek irmo diote “atsedenerako eskubidea” eta “espazio publikoa erabili ahal izateko eskubidea” defendatzen jarraituko dutela, baita haien etxeetatik “paisaiarekin eta itsasadarrerako ikusmirekin gozatu ahal izatea” ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaritza lanik, eta hala, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon
Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".
Esako urtegian aurkitutako gizon zatikatuaren hilketaren ustezko egilea espetxeratu dute
Biktimaren eta susmagarriaren etxebizitzan aurkitutako ebidentziek, segurtasun-kamerek hartutako irudien analisiarekin batera, krimenaren kronologia ezartzea eta susmagarri nagusia atxilotzea ahalbidetu dute.
Medikuek urriaren 28an hasiko dute greba mugagabea
Euskadiko Medikuen Sindikatua sartuta dagoen Greba Batzordeak Estatutu Markoaren aurka borrokatzeko greba mugagabea iragarri du. Horrekin batera, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, beste bost greba egun egitera deituta daude Osakidetzako langileak, urritik abendura bitartean.