Donostiako Udala
Eneko Goiaren biografia: hamar urte, etorkizuneko Donostia diseinatzen
2015ean aukeratu zuten Donostiako alkate, eta EAJk hiriko aginte-makila berreskuratzea lortu zuen, 28 urteren ostean. Haren agintaldian, hiria eraldatzeko azpiegiturak sustatu ditu Goiak, eta hainbat errokari egin behar izan dio aurre, turistifikaziori, berbarako.
Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko
Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.
Euskararentzat "arkitektura juridiko berria" eskatu du Kontseiluak, "langile publikoek euskararen ezagutza izatea" bermatzeko
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak deituta, bilkura egin dute, arratsaldean, Donostiako epaitegi batek euskararen aurka kaleratu berri duen epai bat salatzeko. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, "ezinbestekoa da euskarari behar duen arkitektura juridiko berria eskaintzea", "botere judizialetik ezarritako blokeoa gainditzeko".
Goiak aitortu du autobus geltokia txiki geratu dela eta handitzeko asmoa duela
Donostiako alkateak deitoratu egin du oraindik abiadura handiko trena Donostiara iritsi ez izana, horrek zerbitzua arinduko lukeela uste baitu.
Janaririk gabeko bazkaria Donostiako taberna batean, Gazari elkartasuna adierazteko
EAJko, PSE-EEko eta EH Bilduko zinegotziek parte hartu dute Donostiako Alde Zaharreko Itxaropena tabernan egindako bazkari solidarioan. Ekimenean parte hartu dutenek 60 euro ordaindu dituzte, baina ez dute ezer jan.
Irailarekin batera, neguko ordutegiak itzuliko dira garraio publikora eta TAO zerbitzura
TAO zerbitzua ohiko ordutegietara itzuliko da udan ezarritako aldaketen ondoren. Itzulera hiriko trafikoaren gorakadarekin eta lan-jardueraren gorakadarekin bat dator.
Donostiako Udalak 220 tona harri kendu ditu gaur goizaldean Ondarretako hondartzatik
Donostiako Udalak 220 tona harri kendu ditu gaur goizaldean Ondarretako hondartzatik. Operatiboa berriro errepikatuko da gaur, astearte gauetik asteazken goizaldera arte.
Ondarretako hondartzako harriak kenduko ditu Donostiako Udalak astelehen eta asteartean
Esku-hartzea eguraldiaren eta itsasoaren baldintzak egokiak badira egingo da, abuztuaren amaierako marea biziak aprobetxatuz eta gauez jardunez, hondartzako jendeak hondartzaz gozatu ahal izan dezan egunez.
Ikuskizun piromusikal berezi batek amaiera borobila eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Izaro, Janus Lester eta Joselontxos txaranga zuzenean aritu dira Kontxako hondartzan bart, su artifizialen lehiaketaren 60. urteurrena ospatzeko. Ikuskizunak su artifizialak, argiak eta musika uztartu ditu.
Sarek "salbuespeneko espetxe-politikak" amaitzeko eskatu du Donostian
Urtero legez, Sarek manifestazioa egin du Donostiako Aste Nagusian, "euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzea" eskatzeko. Azken urtean lortu diren aurrerapausoak azpimarratu dituzte bertan, baina oraindik bide luzea dagoela egiteko gaineratu dute. Sarek espetxe-legeak eta -politikak aldatzeko eskatu du "benetako bizikidetza" lortze aldera.
Eneko Goiak jaien lehen egunen "balantze positiboa" egin du eta Aste Nagusiaz gozatzen jarraitzeko deia egin die herritarrei eta bisitariei
Donostiako alkateak azpimarratu duenez, ez da "gertakari aipagarririk" izan, eta hori "albiste ona" dela uste du. Aste nagusia alaitasunez, giro onean eta umorez gozatzen jarraitzeko deia egin du Eneko Goiak.
Kanoikadaren eztandarekin, lehertu da Donostiako Aste Nagusia
Elikagaien Bankuaren eta Amara Berriko Auzo Elkartearen kanoikadak hasiera eman dio musikaz eta 380 jarduera baino gehiagoz beteriko zortzi eguneko jaiari; eta, nola ez, Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa izango dugu aurten.
Arantzazura eraman dituzte jada Donostian kalean bizitzen egon diren Maliko 50 migratzaileak
Gurutze Gorriak Oñatira eraman ditu gaua Donostian igarotzen zuten Maliko migratzaileak, aldi baterako ostatu batera. Amara auzoan kalean zeuden 50 afrikarrei Arantzazuko aterpean eman diete ostatu, asilo eskaria bideratu bitartean. Ostiral honetan eraman dituzte Amara Berri ikastetxe publikotik, Donostiako Kofradien plaza ondotik.
Donostiako Amara auzoan kalean bizi diren 50 pertsona migratzaileei Arantzazun ostatu emango diete
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalarekin lankidetzan, aldi baterako ostatu bat prestatu du Oñatin.
'Amaya' opera lehen aldiz eskainiko da Donostiako Musika Hamabostaldian
Euskarazko opera honen kontzertu-bertsioa abuztuaren 9an (larunbata) eskainiko da, 20:00etan, Kursaalen. Jesus Guridi konpositore gasteiztarraren obra garrantzitsuenetako bat da, Musika Hamabostaldian inoiz interpretatu gabea.
Donostiako Boulevardeko puntu morea berriro irekiko dute Aste Nagusian, indarkeria sexista kasuak prebenitzeko eta artatzeko
Larunbat honetatik aurrera, prentsa kiosko zaharrean, profesionalek aurrez aurreko arreta zerbitzua emango dute. Era berean, Emakumeen Etxea eta Berdintasun Sailaren telefonoa ere erabilgarri egongo dira, beste baliabide batzuekin batera.
Donostiako Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" eta "sasoi betean" itxi du bere 60. edizioa
Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du. Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.
Donostiak atzera bota du, EAJ, PSE eta PPren botoekin, Illunbeko zezenketei amaiera emateko mozioa
Podemos Euskadik deitoratu du Donostiak "animalien tortura eta animalien eskubideak urratzen" jarraituko duela. Victor Lasa zinegotziak gogorarazi duenez, "tauromakiak ukiezina badirudi ere, ez da ukiezina, Estatuko hainbat hiritan lortu baitute zezenketetatik libratzea".
Asteburuko greba bertan behera utzi dute Gipuzkoako Avanzako langileek
Langileek greba egiteko eskubiderako "gutxieneko baldintzak" betetzen ez direla deitoratu du enpresa-batzordeak.
Loiolako kuartelen salerosketaren eskriturak uztailaren 23an sinatuko ditu Donostiako Udalak
Salmenta horri esker 1.700 etxebizitza babestu baino gehiago eraiki ahal izango dira eremu horretan. Eskriturak sinatzen diren unetik aurrera, militarrek lau urteko epea izango dute eremutik joateko.