Donostiako Boulevardeko puntu morea berriro irekiko dute Aste Nagusian, indarkeria sexista kasuak prebenitzeko eta artatzeko
Larunbat honetatik aurrera, prentsa kiosko zaharrean, profesionalek aurrez aurreko arreta zerbitzua emango dute. Era berean, Emakumeen Etxea eta Berdintasun Sailaren telefonoa ere erabilgarri egongo dira, beste baliabide batzuekin batera.
Donostiako Udalaren ordezkariak, ostegun honetako aurkezpenean. Argazkia: Donostiako Udala
Donostiako Boulevardeko puntu morea larunbat honetan irekiko dute berriro, Donostiako Aste Nagusiaren lehen egunean, jaietan "indarkeria sexista kasuak prebenitzeko eta artatzeko". 24 orduz emango da zerbitzua, Emakumeen Etxearen eta Berdintasun Sailaren telefonoaren bidez. Hala iragarri du Eneko Goia Donostiako alkateak hiriko nautikoan, udal talde guztien ordezkariekin batera.
Goiak "indarkeria sexistarik gabeko Aste Nagusia" ospatzeko deia egin die herritarrei, eta gogorarazi du "hiriak mota guztietako indarkeriazko jokabideak gaitzesten" dituela.
Larunbat honetatik, Donostiako Aste Nagusia hasten den egunetik, hilaren 17ra, igandea, hainbat gune eta arreta-zerbitzu egongo dira martxan, 24 orduz, indarkeria sexista kasuak artatzeko. Horietako bat Boulevardeko puntu morea izango da, garai bateko prentsa-kioskoan.
13:00etatik 05:00etara egongo da irekita, eta profesionalek aurrez aurreko arreta emango dute bertan. Bigarren baliabidea Emakumeen Etxea izango da, Okendo kaleko 9. zenbakian, eta bertan arreta emango da 05:00etatik 10:00etara. Azkenik, urteko gainerako egunetan bezala, Berdintasun Sailaren telefono-zenbakia egongo da eskuragarri, 630 934 994, eguneko edozein ordutan.
Goiak gogorarazi du indarkeria sexistaren prebentziorako kanpaina abian dela ekainaren 23an San Joan jaiak ospatu zirenetik, 'Jai libreen alde! Indarkeria sexistari ez!' lelopean. Uda osoan zehar egongo da indarrean, hainbat material erabilgarrirekin, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Material horietan, prebentzio-informazioa eta eraso sexisten eta sexu-erasoen aurrean nola jokatu jakiteko gomendioak jasotzen dira. Ekimen horren baitan eskuorriak, eskumuturrekoak, txapak, eranskailuak, lepoko zapiak, telefonodun txartelak eta Emakumeen Etxeari buruzko datuak banatu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiak igandera arteko epea eman dio Erromari neurria bertan behera uzteko, baina horrek lehengo lepotik burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Eguzki eklipseak tren gehiago eta mugikortasun zerbitzu indartua ekarriko ditu abuztuaren 12an
Abuztuaren 12an izango da ikusgai, iluntzean. Milaka pertsona erakartzea espero den fenomeno horren aurrean, administrazioek segurtasun dispositibo zabala prestatu dute, mugikortasun segurua eta antolatua bermatzeko helburuarekin.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.