ERC
EAJk eta EHBilduk "benetako memoria" egiteko eskatu diote Sanchezi, eta 1981eko otsaila baino zaharragoak diren testu sekretuak daudela esan dute
Kongresuko ezkerreko oposizioaren blokearen ustez, ez da nahikoa otsailaren 23ko estatu kolpe saiakerari buruzko dokumentuak desklasifikatzea; PPk eta Voxek, berriz, ke-lainoa baino ez dela uste dute.
Rufian: "Zer zentzu du gauza bera defendatzen duten ezkerreko 14 alderdik elkarren artean lehiatzeak?"
'Oraina borrokatu, etorkizuna irabazteko' goiburupean, ERCko buruzagiak antolatutako ekitaldian Estatu espainiarreko ezkerreko alderdi guztiek hartu dute parte, EH Bilduk, Podemosek eta BNGk izan ezik.
Rufianek ez du ERCtik aldentzeko asmorik: "Hemen egongo naiz alderdiak nahi duen bitartean"
Alderdi Sozialista baino ezkezaleagoak diren taldeak elkartzeko asmoz aurkeztutako proposamena dela eta, desadostasunak izan ditu zuzendaritzarekin. Dena den, Espainiako Kongresuko ERCren burua izaten jarraitzeko asmoa du.
Rufianek bilera erronda abiatuko du, PSOE baino ezkerzaleagoa izango den aliantza bat osatzeko
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ezkerreko indarrekin "egiazko espazio plurinazionala" eratu nahi du, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko.
Sanchezek babesa agertu dio Oscar Puente Espainiako ministroari, PPk eta ERCk dimititzeko eskatu ostean
PPko idazkari nagusi Miguel Telladok gezurretan aritzea eta informazioa ezkutatzea egotzi dio Espainiako Gobernuari, eta ERCko presidente Oriol Junquerasek Espainiako Garraio ministroaren dimisioa eskatu du, gertatutakoari aurre egiteko eta azalpenak emateko gai izan ez dela iritzita.
Sanchez Junquerasekin (ERC) bilduko da urte hasieran, legegintzaldian aurrera nola egin aztertzeko
Inbestiduraren gehiengoak gogor kritikatu du Garcia Ortizen aurkako zigorra
Epai osoa aztertu ondoren balorazio hobea egingo dutela esan arren, PSOEk, Sumarrek, ERCk eta EAJk epaiari buruz egindako lehen iritziek "kolpe judiziala" edo "politikaren judizializazioa" aipatzen dute.
EH Bilduk, ERCk eta BNGk monarkiarekin apurtzea eskatu dute, "frankismoaren herentzia" baita, horrela "benetako demokrazia" lortzeko
Frankismotik etorritako egiturari eusteak agerian uzten du, alderdi horien arabera, ez dela "benetako demokraziarik egongo Estatuaren buruzagitza herriak aukeratzen ez duen bitartean, eta hala euskal nazioari nola katalanari eta galegoari erabakitzeko eskubidea ukatzen zaien bitartean".
EH Bildu, Podemos eta ERC ez dira joango Kongresuan monarkiaren omenez egingo den ekitaldira
'50 urte geroago: Koroa demokraziarako bidean' goiburua izango duen ekitaldia hartuko du Kongresuak azaroaren 21ean. Bertan izango dira Espainiako errege-erreginak eta haien alabak.
EH Bilduk eta ERCk "nazio gehiagoren eta naziogintza gehiagoren" aldeko apustua egin dute, Estatuko "oldarraldi atzerakoiaren" aurrean
Bi alderdien ustez, Espainiako Estatua "inflexio puntu" betean dago, eta "une erabakigarria da Euskal Herriarentzat eta Kataluniarentzat".
Otegi eta Junqueras Donostian batzartuko dira Espainiako Estatuaren egoera politikoa aztertzeko
Horrela, astelehen honetan ekingo dio EH Bilduk Espainiako egoera politikoa aztertzeko "indar politiko ezberdinekin" egingo duen bilera-sortari.
Kataluniarentzako eta hala nahi duten erkidegoentzako abiatuko den finantzaketa-ereduaren gakoak
Aurreikusitako ereduak, hasteko, zerga-bilketa osoa Generalitatearen esku uzten du, eta baliabide horien zati bat Estatuari ematea aurreikusten du, erkidegoari eskaintzen dizkion zerbitzuen ordainetan.
ERCk finantzaketa eredua zehazteko eskatu dio PSOEri, eta zerga agentzia independentea bultzatzeko
Salvador Illa Generalitateko presidente izendatzea errazteko PSCk eta ERCk lortutako akordioaren arabera, 2026tik aurrera Kataluniako Zerga Agentziak izan beharko luke Katalunian PFEZa biltzeko ardura.
Rufianek Sanchezi ohartarazi dio ustelkeria-sarea zabalagoa dela egiaztatuz gero, hauteskundeak egitera behartuko dutela
ERCk babesa agertu dio Gobernuari, baldin eta ustelkeria "hiruk" soilik egin badute. Hala ere, ustelkeria PSOEn zabal-zabal ibiliz gero, hauteskundeak egitera behartuko dutela ohartarazi diote.
Sanchezek bazkideak konbentzitu nahi ditu asteazken honetako osoko bilkuran, ustelkeriaren aurkako neurriak proposatuta
Ekimenak bultzatzeko PSOEren parlamentuko kideen eskakizunak mahai gainean daudela dator hitzordua. Izan ere, haien iritziz orain arte emandako erantzuna eskasa izan da.
Sanchezek bazkide parlamentarioak konbentzitu nahi ditu gaurko osoko bilkuran, ustelkeriaren aurkako neurri batzuk aurkeztuta
PSOEren bazkide parlamentarioek ekimenak bultzatzeko eskatu diote, orain arte emandako erantzuna eskasa izan dela uste baitute.
Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu ondoren, orain zer?
Printzipioz, Puigdemont atxilotzeko aginduak eta Junquerasen inhabilitazioak bere horretan jarraituko dute, baina Konstituzionalak ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen duenean Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurrekari penalak berrikusi beharko ditu.
PSOE eta bere bazkideek onartu egin dute 78ko sanferminetako gertakariak desklasifikatzeko EH Bilduk egindako eskaera
PPk eta Voxek PSOEri leporatu diote EH Bildu "zuritzeko" operazioa egitea. Ekimenaren bozketa ostegunean egingo da.
Rufianek, Sanchezi: ''Zin egizu hau ez dela PSOEren 'Gurtel auzia'''
PSOEren 'Gurtel auzia' ez dela ziurtatzeaz gain, Gabriel Rufian ERCren bozeramaileak Sanchezi eskatu dio inplikatutako enpresen aurka egitea eta "ustelkeriatan dabilen oro bizi osorako inhabilitatzea". "Ezkerrak ezin du lapurtu", adierazi du.
EH Bilduko eta EAJko senatariek Ganbera utzi dute PPk hizkuntza koofizialen aurka egindako erasoen aurrean
"Txorakeria da 20 espainiarrek pinganilloarekin hitz egitea bilera batean", esan du Alfonso Serrano PPko senatariak. ERC, Junts, Compromis, BNG eta AHI alderdietako ordezkariek ere alde egin dute. Bidean zihoazela, Serranok esan die: "Zoazte, nahi baduzue, itxi atea ateratzean...".