Gasteiz
2025/03/30 - 18:27
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, hainbat talderen arteko liskar bat izan ostean
Borroka Zaramaga auzoan gertatu da, eta bi gazte eta sei ertzain artatu behar izan dituzte osasun-langileek. Atxilotuei agintearen aurkako atentatua egotzi diete.
2025/03/30 - 10:00
''Quinceañera'', Euskadira iritsi den jai latinoa
Latinoamerikako festarik ospetsuena da nesken 15. urtebetetze festa eta gero eta gehiago ospatzen da gurean ere. 5.000 eta 12.000 euroko kostua izaten du ospakizunak, eta alaba jaiotzen denetik hasten dira aurrezten.
2025/03/29 - 16:53
Migratzaileek etxebizitza arloan jasaten duten arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute
Pertsona migratzaile eta arrazializatuekin lan egiten duten hainbat kolektibok etxebizitza arloan nozitzen duten diskriminazioa salatzeko manifestua kaleratu dute eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Donostian deitu duen manifestazioarekin bat egin dute.
2025/03/29 - 14:28
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
64 urteko gizona emakumearekin harremanetan jarri zen, bere etxebizitzan garbiketa-lanak egiteko lana eskaintzeko. Etxea ikustera joan zirenean, emakumea ondoezik eta burua nahasirik sentitzen hasi zen, eta orduan egin zion eraso gizonak, biktimak behin eta berriz ezetz esan bazion ere.
2025/03/27 - 17:37
Bezero-kopuruen errekorrak hausten jarraitzen du Gasteizko Abastos merkatuak, 50 urteren ondoren
Duela hamarkada bat eraberritu zuten eta, gaur egun, ia 45 mila erosle biltzen ditu astero, bertako 35 postuetan.
2025/03/27 - 12:03
Toquinhok itxiko du Gasteizko jazz jaialdia
Brasildar artistak uztailaren 19an eramango ditu Mendizorrotzara bossa nova eta jazz tropikala. Kiroldegiko agertokiko kontzertuen sarrerak martxoaren 28an jarriko dituzte salgai.
2025/03/27 - 10:50
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari etxean eraso egin eta atxikitzeagatik
Gasteizko Udaltzaingoak 32 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekidea etxean jo eta atxiki omen zuelako, alaba adingabearen aurrean.
2025/03/27 - 07:00
Nola mugitzen gara EAEko hiriburuen artean?
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuen artean egunean 42.000 joan-etorri egiten dira, astelehenetik ostiralera. Horien erdiak, Bilbo-Donostia artean mugitzen den jendeak egindakoak.
2025/03/26 - 20:47
Uribarri Ganboa urtegiko ateak zabaldu dituzte, apur bat hustu dadin
Urtegiaren maila ia % 90ean dago. Halakoetan, ohikoa da ateak zabaltzea Zadorra ibaiak har ditzan ur horiek. Hala ere, ez dago ibaiak gainezka egiteko arriskurik.
2025/03/26 - 11:49
EAEko hiriburuak, Estatuko eta munduko solidarioenen artean
Beasain da Estatuko elkartasunaren buru, eta atzetik ditu Euskadiko beste herri eta hiriburu batzuk, hala nola Zigoitia, Gasteiz, Eibar, Bilbo, Zarautz eta Donostia.
2025/03/26 - 10:45
Gasteizen adingabe bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak zehaztu du kasua ikertzen ari direla eta oraingoz ez dutela atxiloketarik egin.
2025/03/24 - 13:16
Bakartxo Tejeria Legebiltzarraren presidenteak Fabian Salvioli abokatua eta NBEko errelatore ohia hartu du
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordearen presidente ohia gonbidatu du, memoria historikoan egia, justizia eta erreparazioari buruz hausnartzeko. Agus Hernan Foro Sozialaren bozeramailea ere bertan izan da.
2025/03/24 - 10:38
Euskal Herriko 101 herritan independentziaren aldeko mozioak aurkeztu ditu herri-mugimendu batek
Durangon etzi eztabaidatuko dute, eta Gasteizen, apirilaren 16an. Ehun izeneko mugimendu independentistaren ekimena da, iazko maiatzean Plentziako Udalak onartutako mozioa aurkeztu zuenarena. Mugimendua bertan behera utzi dute, baina horren aurretik, aldarria beste herri batzuetara ireki nahi dute.
2025/03/23 - 19:26
Iñigo Etxezarreta (ETS): ''Opor batzuk hartu, eta gero kantu berriak konposatzen hasteko gogoa daukat''
BECeko azken kontzertuaren biharamunean, ETBrekin bildu da Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria, 20. urteurrenak utzi dizkion sentsazioei buruz hitz egiteko eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzeko. Beharrezkoa du atseden pixkat bat, baina ondoren erronka berriei ekiteko gogotsu dago.
2025/03/22 - 22:56
Bioaniztasuna mehatxupean duten makroproiektu energetikoak gelditzeko eskatu dute Gasteizen
Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
2025/03/22 - 22:45
Makroproiektuen kontrako aldarria ozen entzun da Gasteizen
Lurraren defentsan Euskal Herri osotik bertaratutako ehunka pertsona bildu dira Gasteizen. Elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
2025/03/22 - 13:22
Adingabe bat arma zuriz zauritu dute izterrean Gasteizko parke batean lapurreta egin diotenean
Zauritua beste adingabe batekin zegoen parkean lapurreta egin zietenean, eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten artatzera. Ertzaintzak ikerketa abiatu du erasoaren egileak identifikatzeko.
2025/03/21 - 11:44
Gasteizko Emisio Gutxiko Eremua onartu du udalbatzak eta irailaren 15ean sartuko da indarrean
Lehen faseak Alde Zaharra eta Zabalgunearen zati bat hartuko ditu, eta, B, C, Eco eta 0 pegatina duten ibilgailuak soilik sartu ahalko dira, salbuespenak salbuespen. 2027ko irailean bigarren fasea hasi eta eremua zabaldu egingo da.
2025/03/20 - 17:48
Haize-bolada gogorrek dozenaka gorabehera eragin dituzte Euskal Herrian
Hego-haizeak 133 km/h-ko ufadak utzi ditu gaur goizean Euskal Herrian eta, ondorioz, hogei hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko aireportuan.
2025/03/19 - 23:28
SDA Factoryk Gasteizko lantegia itxi eta bertako 55 langileak kaleratuko ditu
Lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da. Enpresa-batzordean ordezkaritza duten sindikatuen zerbitzu juridikoak prozesu osoa auzitara eramatea aztertzen ari dira.