Gazako Zerrenda
Gaza berreraikitzeko nazioarteko konferentzia "historikoa" egingo dute astelehen honetan Egipton
Nazioarteko 30 buruzagi baino gehiago bilduko dira astelehen honetako ekitaldian, tartean, Donald Trump, Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron. Israelek, ordea, ez du bileran parte hartuko.
Laguntza humanitarioa Gazara sartzen hasi da, eta erabat suntsituta ikusi dute
Xabier Madariaga EITBk Ekialde Hurbilean duen bidali berezia bertatik bertara jarraitzen ari da laguntza humanitarioaren sarrera Gazan. Ehunka kamioi, merkantziaz gainezka, erabat suntsituta dagoen eremu batera sartzen ari dira. Kontserbak, ura eta detergenteak dira eraman dituzten lehen produktuak.
Horrela askatuko dituzte Hamasen eskuetan dauden azken bahituak
Dena prest dago Israelgo bahituak askatzeko. Gazatik Reimeko base militarrera eramango ditu armada israeldarrak, eta handik ospitaleetara. Israeldik, Mikel Reparaz EITBko nazioarteko buruak azaldu digu nola askatuko dituzten azken bahitu horiek.
Bahitu israeldarren senideek azken manifestazioa egin dute Tel Aviven
2023ko urriaren 7ko erasotik bahituta dituzten herritarrak askatzeko eskatu dute azkenekoz. Testuingurua beste bat dela bildu dira oraingo honetan, su-etena indarrean delako. AEBren bitartekaritzari esker lortutako akordio horren arabera, 72 orduko epean askatuko ditu Hamasek oraindik bizirik dauden 20 bahitu.
Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira
UNRWA agentziak jakinarazi duenez, Gazara laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira. Dirudienez, 6.000 kamioi inguru daude bertatik pasatzeko prest. Aurreikuspenen arabera, 600 kamioi sartuko dira egunean.
Gazatar askorentzat "etxera bueltatzea" metafora bat besterik ez da
Irudiek ongi erakusten dute Gazaren gaur egungo egoera. Osasun Ministerioaren arabera, 7.000 hildako daude hondakinen azpian. 3.600 desagertutako pertsonak omen dira; beste hainbeste, ordea, inork erreklamatuko ez dituen susmoa dute, 2.700 familia oso akabatu dituztela uste baitute.
Lehen gau "lasaia" Gazan, hainbat hilabetez etengabe bonbardatu ostean
Milaka gazatar hasi dira jada hiriaren hegoaldeko babeslekuak uzten eta Gazara itzultzen. Bien bitartean, soldadu israeldar askok oraindik ez dute "lerro horia" igaro, bahituen eta presoen trukea oraindik ez baitute egin.
Trump Israelera eta Egiptora joango da, Hamasek eta Israelek sinatutako akordioarekin lotuta
Dirudienez, AEBko presidenteak Gazari buruzko goi-bilera moduko bat egiteko asmoa du Egipton, eta datorren astearen hasieran buruzagi europarrak eta arabiarrak elkartu nahi ditu bertan. Sanchezek jakinarazi du bertan izango dela.
Xabier Madariaga: "Gazatarrak bonbarik gabeko lehen gaua bizitzeko prestatzen ari dira"
EITBk bertatik bertara kontatuko du su-etenaren lehen orduetan Gazan eta Israelen gertatzen den guztia, Xabier Madariaga Gazan baitago. Israelgo Armadaren erasoaldia amaitu ostean, gazatar asko ikusi ditu Gaza iparraldera bidean, etxera edo hondar artera itzultzen.
Israelgo Armadak iragarri du su-etena indarrean dela Gazan
Hartara, israeldar tropak Gazatik irteten hasi dira, eta bahituak askatzeko Hamasek duen 72 orduko epea hasi da.
Trumpek adierazi du "gizatasunagatik" bultzatu duela Gazako akordioa, ez Bakearen Nobelagatik
Bakearen Nobel saria nork irabazi duen ostiral honetan jakinaraziko du Suediako Akademiak, eta Ameriketako Estatu Batuetako presidentea hautagaien artean dago.
Israelgo Gobernuak oniritzia eman dio Gazarako bake planaren lehen faseari
Hamasekin lorturiko akordioa berretsi ondoren, asko jota 24 orduko epean sartuko da indarrean su-etena. Halaber, akordioaren arabera, gehienez 72 orduko epean egin beharko dute bahituen eta preso palestinarren arteko trukea.
Trumpen ustez, bahitu israeldarrak astelehenean edo asteartean askatuko dituzte
AEBko presidenteak adierazi du Egiptora joango dela igandean, lortutako akordioa sinatzera. Gazakoa konpondu duen "zortzigarren gerra" dela esan du.
Mikel Ayestaran: "Su-etena indarrean sartzen denean hasiko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen"
Nazio Batuen Erakundeak banatuko du laguntza, lehen egiten zuten bezala. Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak azaldu duenez, "Gazako egoera muturrekoa da, eta lehentasuna goseteari aurre egitea da. Israelek azken bi urte hauetan gosea erabili du arma gisa".
"UNRWAk laguntzaz betetako kamioiak ditu Gazatik hiru ordura"
Barbara Ruiz Balzola UNRWA Euskadiren arduradunak adierazi duenez, Israelen baimenaren zain daude Gazan sartu eta laguntza banatzen hasteko. "Gazako egoera apokaliptikoa da. 50.000 haurrek desnutrizio akutua dute", gaineratu du.
Mikel Reparaz: "Su-etena albiste ona da, baina inkognita asko daude oraindik"
EITBren Nazioarteko buruak adierazi duenez, Hamasen eta Israelen arteko akordioaren xehetasunak ez dira oraindik ezagutzen, baina "armak isilaraztea dakarren akordioa beti da albiste ona".
Ospakizunak Gazan eta Tel Aviven, Israelek eta Hamasek hitzartutako akordioagatik
Khan Yuniseko gazatarrak kalera atera dira Israelek eta Hamasek ostegun honetan lortutako akordioaren lehen fasea ospatzera. Bestalde, akordioa lehenbailehen onartzeko eskatu diote bahitu israeldarren familiek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari, "bahituentzat eta soldaduentzat ondorio larriak" saihestu aldera.
Mikel Ayestaran: "Agian larunbatean edo igandean izango da (bahitu israeldarren eta preso palestinarren) trukea"
Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak azaldu duenez, Israelek eta Hamasek adostutako su-etena eguerdian sartuko da indarrean (11:00ak Euskal Herrian). Hortik aurrera, 72 orduko epea irekiko da Gazarako bake-planaren lehen fasean adostutakoa gauzatzeko, tartean, bahitu eta preso palestinarren trukea eta Israelgo Armadaren erretiratze partziala.
Trump igandean Ekialde Hurbilera joatekoa da
Bakearen Nobel Saria jaso gura du AEBko agintariak, eta Truth Social sarean zabaldu du akordioaren berri. "Israelek bere tropak erretiratuko ditu, lortu dugun bakea sendoa eta iraunkorra izan dadin", esan du Trumpek, eta gaineratu du "bahitu GUZTIAK laster askatuko" dituztela.
GKSk Palestinako bandera kendu du Azpeitiko batzokiko balkoitik, EAJ "genozidioaren konplizea" dela iritzita
Ekintza Azpeitiko Gaztetxeak hartu du bere gain, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez. Horretan ikus daiteke gazte batzuk eskaileretara igotzen eta batzokiko balkoitik Palestinako bandera kentzen. Ohar baten bidez, "Palestinako herriari kalte egitea" leporatu dio EAJk Gazte Koordinadora Sozialistari, "pseudo-politika partidario higuingarri bat eginez".