Gaza berreraikitzeko nazioarteko konferentzia "historikoa" egingo dute astelehen honetan Egipton
Nazioarteko 30 buruzagi baino gehiago bilduko dira astelehen honetako ekitaldian, tartean, Donald Trump, Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron. Israelek, ordea, ez du bileran parte hartuko.
Abdelfatah Al-Sisi Egiptoko presidenteak iragarri duenez, Gazako Zerrenda berreraikitzeko nazioarteko konferentzia egingo dute astelehen honetan, urriak 13. Ekitaldian nazioarteko 30 bat buruzagi bilduko dira, AEBko eta Egiptoko estatuburuak gidatuta; alegia, Donald Trump eta Abdelfatah Al-Sisi.
Besteak beste, Emmanuel Macron, Frantziako presidentea, Pedro Sanchez, Espainiako presidentea presente izango dira.
"Al-Sisi presidenteak esan du Egiptok nazioarteko konferentzia bat antolatzeko asmoa duela, lehenbailehen berreskuratzeko eta berreraikitzeko", jakinarazi du Egiptoko Presidentetzak.
Egiptoko presidenteak Gazan "nazioarteko indar bat" sortzeko garrantzia azpimarratu du, NBEko Segurtasun Kontseiluak legitimatutakoa.
Halaber, Egiptoko agintariak ziurtatu du "Gazako Zerrendan dagoen herri palestinarraren sufrimenduari amaiera" emango diotela. Horrekin batera, azpimarratu du Donald Trumpek egindako “ahalegin zintzoak "bakea eta egonkortasuna lortzeko”.
Abdelfatah El-Sisi, Egiptoko presidentea
"Donald Trumpek ahalegin zintzoak egin ditu batea eta egonkortasuna lortzeko Ekialde Hurbilean, eta baita mundu osoko gatazkekin amaitzeko ere"
Nazioarteko 30 agintari baino gehiago
Xarm el-Xeikh hiria su-eten akordioa sinatzeko ekitaldirako prestatzen ari da. Nazioarteko 30 lider baino gehiago bilduko ditu Bake Goi-bilerak, eta Ekialde Hurbilerako hitzordu historikoa izango denak.
Azken informazioen arabera, nazioarteko zenbait agintarik dagoeneko baieztatu dute bertan izango direla, azken hamarkadetako ekitaldi esanguratsuenean. Zerrendan honako herrialde hauek baieztatu dute euren bertaratzea: Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Qatar, Arabiar Emirerri Batuak, Amerikako Estatu Batuak, Jordania, Turkia, Saudi Arabia, Pakistan, Indonesia, Espainia, Japonia, Azerbaijan, Armenia, Hungaria, India, El Salvador, Zipre, Grezia, Bahrain, Kuwait, Kanada edo Arabiar Ligako idazkari nagusia, Ahmed Abulgueit.
Iranek, ordea, uko egin dio bileran parte hartzeko gondapenari. Bien bitartean, Israelek ere ez du Bake Goi-bileran parte hartuko.
Espainiako Gobernuko iturriek larunbat honetan iragarri dutenez, Pedro Sanchez presidentea bertan izango da, Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroarekin batera.
Egiptoko Gobernuak antolatzen duen ekitaldian Emmanuel Macronek, Frantziako Errepublikako presidenteak, ere hartuko du parte.
Europar Batasuneko ordezkariak
Bake justu eta iraunkorra eraikitzeko benetako aukera da (Egiptoko goi-bilera)"
EB: "Bake justu eta iraunkor baten alde"
Bertaratutakoen zerrendan, Europako Kontseiluko presidentea ere izango da; alegia, Antonio Costa. Berorrek Europar Batasuna ordezkatuko du goi-bileran.
EBko bozeramaileek azaldu dutenez, Europako erkidegoak "erabateko konpromisoa" du elkarlanean aritzeko. Horrekin batera, "bake iraunkorra eta bidezkoa eraikitzeko benetako aukera" dela nabarmendu du Europar Batasunak, asteleheneko Bake Goi-bileraren harira.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik Teheranekin negoziatzen badu.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.
Ebolak dagoeneko 2.642 hildako eta 5.514 kasu baieztatu eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Bestalde, 808 paziente isolatuta edo ospitaleratuta daude, eta 1.200 lagun sendatu egin dira. Ebola Kongoko sei probintziatan zabaltzen ari da, eta hilkortasun-tasa % 47,9koa da.
Iranek ohartarazi du ez dela petrolio "tanta bat bera ere" aterako Persiar golkotik, AEBk "gerra ekonomikoari" eusten badio
Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariak, bestalde, astelehen honetan hasiko den "gerra ekonomikoa" guduaren azken fasea dela ziurtatu du.
5,9 graduko lurrikara batek Tokio astindu du
Richter eskalan 5,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Japoniako ekialdea astindu du igande goizaldean, bereziki Tokio eskualdea. 30 pertsona zauritu dira eta tren-zerbitzu batzuetan etenaldiak egin dituzte. Japoniako Meteorologia Agentziak (JMA) baztertu egin du tsunami arriskua.
Auzitegi federal batek baliogabetu egin du Trumpek 75 herrialderi bisak emateko jarritako debekua
Neurria urtarrilean sartu zen indarrean, AEBetako Gobernuaren arabera, etorkin horiek "Estatuarentzat karga bat bihurtzeko arriskua" zegoelako.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Zer dago Ukrainaren gerra-estrategia aldaketaren atzean? Eskala handiko erasoak, herritarrengan eragiteko
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
AEBk eta Kanadak ez dute merkataritza-akordiorik lortu, eta % 50eko muga-zergak mantenduko dira
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.