Pentsioak 2024
2025/05/03 - 22:42
120.000 sinadura bildu dituzte pentsiodunek gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatzeko
Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak maiatzaren 15ean aurkeztuko dio proposamena Eusko Legebiltzarrari, manifestazio batekin.
2025/05/01 - 14:40
LABek sinadurak bilduko ditu Langile Estatutua aldatzeko, bertoko agintariek gutxieneko soldata arau dezaten
Igor Arroyo LABeko idazkari nagusiak adierazpenak egin ditu Bilboko manifestazioa abiatu aurretik. Nabarmendu duenez, gutxieneko soldata hemen erabakitzea dute helburu, eta horretarako bi bide erabiliko dituzte: negoziazio kolektiboa eta gaur abiatu duten sinadura bilketa.
2025/04/05 - 22:01
"Soldata eta pentsio duinak" eskatu dituzte milaka pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen babesarekin, eguerdian egin dute protesta Gasteizen, eta arratsalderako utzi dituzte mobilizazioak Iruñean, Donostian eta Bilbon.
2025/04/05 - 21:58
Jende andana batu da pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako protestetan
Gasteizen eguerdian egin dute manifestazioa, "pentsio duinak" aldarrikatzeko, eta Iruñean, Donostian eta Bilbon arratsaldean atera dira kalera milaka manifestari.
2025/04/01 - 09:59
Albiste izango dira: Real Madril - Reala, erretiro partziala eta Miren Arzalluz Guggenheim Bilbaoko zuzendaria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/01 - 07:00
Erretiro partzial eta aktiborako erreforma indarrean sartu da
Joan den urtearen amaieran, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, erretiro partzialaren araudian aldaketak egiteko. Horren ondorioz, ordezkoa lan-kontratuko langile finko gisa kontratatu behar da, eta hautaketa prozesu bat egitea beharrezkoa da.
2025/03/27 - 21:49
EAEko langile publikoek ezingo dute erretiro partziala hartu datorren ostegunetik aurrera
Joan den urtearen amaieran, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, erretiro partzialaren araudian aldaketak jasotzen zituena. Horren ondorioz, ordezkoa lan-kontratuko langile finko gisa kontratatu behar da, eta hautaketa prozesu bat egitea beharrezkoa da.
2025/03/06 - 10:50
Zein da medikuen borondatezko erretiro adina Europan?
Erretiroa hartzeko adina, batez beste, 65 urtekoa da Europar Batasuneko herrialdeetan. Hala ere, hainbat estatukidek 67 urtera atzeratzea erabaki dute. Halaber, zenbait gobernu erretiro aktiboa bultzatzen ari dira, langile eskasiari aurre egiteko.
2025/02/25 - 13:54
Batez besteko erretiro pentsioa 1.828 eurora igo da Euskadin, eta altuena da autonomia erkidegoen artean
Alarguntasun pentsioa 1.125,80 eurokoa da, batez beste, Euskadin. Nafarroan, berriz, batez besteko erretiro pentsioa 1.682 eurokoa da eta laugarrena da, EAEren, Asturiasen eta Madrilen atzetik.
2025/02/12 - 16:40
Kongresuak onartu egin du pentsioak igotzea eta garraioan ibiltzeko deskontuak luzatzea, bigarren saiakeran
Alderdi bakarrak bozkatu du omnibus dekretu berriaren aurka: Vox. Kongresuak testua lege-proiektu gisa tramitatzea onartu du, eta, horri esker, talde politikoek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte.
2025/02/12 - 08:42
Albiste izango dira: Omnibus dekretuaren behin betiko onarpena, Loiolako kuartelak eta Gazako su-etena, airean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/12 - 05:00
Omnibus dekretuak dakarren pentsio igoera eta garraiorako laguntzak onartuko ditu gaur Kongresuak
Espainiako Gobernua duela bi aste saiatu zen omnibus dekretu bat onartzen, baina PPk, Juntsek eta Voxek atzera bota zuten.
2025/02/02 - 17:28
CCOOk eta UGTk "erne" eta "ekinean" jarraituko dute "jendearen eskubideak errespetatu arte"
Bilbon, Iruñean eta beste hiri batzuetan egindako elkarretaratzeetan, sindikatuek ehunka pertsona bildu dituzte Omnibus legean jaso eta hasiera batean Kongresuan baztertutako gizarte-babeserako eta Gizarte Segurantza finantzatzeko neurriak defendatzeko.
2025/01/27 - 16:49
Pentsioak merkantzia politiko gisa erabiltzen ari direla kritikatu dute euskal pentsiodunek
Otsailaren 20rako akordiorik ez bada, 22an kalera aterako dira protestan pentsiodunak. Uste dute bai Espainiako Gobernuak eta bai oposizioak erabiltzen dituztela.
2025/01/23 - 20:32
Pentsioen dekretua indargabetuta jarraituz gero, pentsiodunak kalera aterako dira otsailaren 22an
Estatu osoko pentsiodunen mugimenduek otsailaren 20ra arteko tartea emango diote Espainiako Gobernuari "dagoeneko aplikatzen ari zena berrezartzeko benetako borondaterik eta erantzukizunik egon den ikusteko, lege-dekretu bidez edo egoki deritzoten beste modu batzuen bidez".
2025/01/22 - 18:54
Zer gertatuko da pentsioekin eta LGSarekin PPk, Voxek eta Juntsek omnibus dekretua atzera bota ostean?
Urtarrilean pentsioen zenbatekoa % 2,8 igoko da, baina otsailean murriztu egingo dira, Gizarte Segurantza Ministerioak baieztatu duenez. Era berean, lanbidearteko gutxieneko soldata (LGS) 2023ko mailara itzuliko da, hau da, hilean 1.080 euro.
2025/01/21 - 17:46
Euskal pentsiodunen arabera, erreforma berriak "ez die erantzuten premiazkoenak diren eskaerei"
Ministroen Kontseiluak Errege Dekretua onartu du gaur. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak salatu duenez, "pentsio publiko duinak eta nahikoak bermatuko dituzten erabaki esanguratsuak hartu beharrean, erabaki partzialak hartu dira".
2025/01/18 - 22:17
Pentsiodunek mobilizatzen jarraituko dute pentsioak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu arte
Mobilizatzen hasi zirela zazpi urte bete direnean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du Bilbon. Orain arte lortutakoa aldarrikatzeaz gain, gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzea lortzeko sinadura bilketa hasi dutela gogoratzeko baliatu dute mobilizazioa.
2025/01/14 - 21:30
Pentsioen erreforma berraztertzea onartu du Frantziako Gobernuak
Hiru hilabeteko epea eman du akordio batera iristeko; halakorik lortu ezean, erreforma bere horretan mantenduko dute.
2025/01/13 - 15:49
Pentsiodunen mugimenduak sinadura bilketa hasi du, gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzeko
Eusko Jaurlaritzari "entzungor ez egiteko" eta tramitazioa babesteko eskatu diote, "legea onartzeko eskumena eta baliabideak" dituela iritzita.