Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
2023/10/01 - 14:20
2023ko Zinemaldia bukatuta, biltze-lanei ekin diete Donostian
Donostiako Zinemaldiko 71. edizioari amaiera borobila eman zioten bart itxiera-galarekin. 364 egun baino ez dira falta 2024ko Zinemaldirako.
2023/10/01 - 01:08
2023ko Zinemaldiko itxiera-ekitaldiaren alfonbra gorria
Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioari amaiera borobila eman dio larunbat honetan itxiea-ekitaldiak. Horren atarian, aktore eta zinemagile ezagun anitz izan dira alfonbra gorrian.
2023/10/01 - 00:58
"O corno", ahizpatasunaren indarra
Jaione Camborda donostiar zinemagilearen bigarren film luzea, Zinemaldiaren Urrezko Maskorraren irabazlea, amatasunaz, elkartasunaz, abortuaz eta emakumeen gorputz eta borondateaz hausnartzera garamatzan istorio indartsu, lakar eta korporala da.
2023/10/01 - 00:32
Jaione Camborda donostiarraren ''Adarra'' pelikulak Film Onenaren Urrezko Maskorra jaso du
"Erakutsitako sentsibilitate eta dedikazioagatik" saritu dute Cambordaren lana. Golardoa Claire Denis Zinemaldiko epaimahaiaren presidenteak eman dio zinemagile donostiarrari.
2023/10/01 - 00:30
"O corno" Jaione Camborda donostiarraren filmak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra
Zinemagilearen bigarren film luzea, galizieraz filmatua, emakumeak bizitza sortzeko duen ahalmenari eta ahizpatasunari buruzko drama da. Euskal Zinemaren Irizar saria "El sueño de la sutana" Isabel Herguera donostiarraren pelikularentzat izan da.
2023/10/01 - 00:24
Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang zinemagile taiwandarrek Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi dute
"Udaberrian" pelikulagatik saritu dituzte. Christian Petzold zuzendari alemaniarraren eskutik jaso dute golardoa.
2023/10/01 - 00:08
Hovik Keuchkerian, Antzeztaldeko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra
"Amodio bat" filmean egindako lanagatik saritu dute aktorea. Vicky Luengo aktoreak eman dio golardoa.
2023/09/30 - 23:28
Isabel Herguera donostiarraren ''Sultanaren ametsa'' zintak Irizar Saria eskuratu du
"Zinemak eskaintzen dituen baliabideak mimoz lantzeagatik" saritu dute Hergueraren animaziozko lehenengo luzemetraia.
2023/09/30 - 16:36
Bayonaren 'La sociedad de la nieve'k irabazi du Donostia Hiria Publikoaren Saria
Europako filmetara mugatuta, 'Io Capitano'k eskuratu du Publikoaren Saria. Feroz Saria, berriz, Isabel Coixetek zuzendutako 'Un amor'rentzat izan da.
2023/09/30 - 01:18
Victor Ericek Donostia Saria jaso du, zinema lehendabiziko aldiz ikusi zuen tokitik oso gertu
Zuzendariak Donostiara heldu zeneko urteak eta Zinemaldiaren hastapenak izan ditu gogoan, eta zinemaren ezagutzaren bidetik jarraituko duela agindu du.
2023/09/30 - 00:29
Victor Ericek Donostia Saria jaso du
Victor Erice zinema zuzendariak Donostia Saria jaso du Ana Torrent aktorearen eskutik. Saria jaso ondoren, 'Cerrar los ojos' bere azken filma proiektatu da.
2023/09/30 - 00:11
Horrela jaso zuen Víctor Ericek Urrezko Maskorra 1973an, 'El espíritu de la colmena' filmarengatik
1973an, duela 50 urte, Víctor Erizeren 'El espíritu de la colmena' filmak film onenaren Urrezko Maskorra jaso zuen. 50 urte geroago, Victor Ericek Donostia Saria jaso du Ana Torrenten eskutik.
2023/09/29 - 21:11
Arkaitz Basterraren kiniela
Hona hemen Arkaitz Basterra kritikariak Sail Ofizialeko sarietarako hautatu dituen pelikulak.
2023/09/29 - 14:51
Victor Ericek, ETBri: ''Esker on handia daukat Donostiarekin''
Gaur gauean Donostiako Zinemaldiaren Donostia saria jaso baino ordu batzuk lehenago, ETBrekin hitz egin du Karrantzan jaiotako donostiar zuzendariak. "Cerrar los ojos" bere azken filma aurkeztuko du Donostian.
2023/09/29 - 11:23
Gaztambide: 'Ericeren zineak errespetua, zorroztasuna, jakintza, exijentzia eta askatasun baldintzagabea ditu'
Michel Gaztambide gidoilariak "Cerrar los ojos" Victor Ericek hogeita hamar urtean zuzendutako lehen film luzea idatzi du gaur Donostia saria jasoko duen zuzendariarekin batera.
2023/09/28 - 23:19
Binoche etxera itzuli da
Juliette Binoche aktore frantziarra, 2022ko Donostia Saria eta protagonista, Donostiako Zinemaldira heldu da.
2023/09/28 - 23:08
''Bâtiment 5'' pelikulari eman diote 2030 Agenda Euskadi Basque Country Saria
Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eman diete golardoa Ladj Ly zuzendariari eta produktoreei. "Gaur egun Europan oraindik dauden desberdintasun ekonomiko eta sozialak hobekien islatzen dituen filma" da.
2023/09/28 - 21:58
Basterrak Sail Ofizialeko azken pelikulak komentatu ditu
Arkaitz Basterra zine kritikariak Donostiako Zinemaldiko azken txanpa du hizpide: "L'île rouge" (Uharte gorria, Robin Campillo), "Chung xing" (Udaberrian, Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang) eta "Great Abscence" (Abstentzia luzea, Kei Chika-Ura).
2023/09/28 - 20:51
Muguruzak Bidasoako mugaren itxierak eragindako heriotzei buruzko dokumentala aurkeztu du
"Bidasoa 2018-2023" Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailera ekarri du. Ekintzaileei ahotsa eta aurpegia emateaz gain, bizia galdu duten migratzaileak ere gogoan ditu.
2023/09/28 - 18:25
Victor Erice Donostian dago Zinemaldiaren ohorezko saria jasotzeko
Bizkaiko zuzendariari Donostia Saria emango diote irailaren 29an, ostirala. "Cerrar los ojos" bere azken lanean parte hartu duten Jose Coronado eta Ana Torrent aktoreekin batera etorri da.