Zinemaldia
Zinemaldia
“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
2024/08/26 - 15:08
Yorgos Lanthimosen 'Poor Things'ek jasoko du urteko film onenaren Fipresci saria
Lau Oscar, bost Bafta sari, bi Urrezko Globo eta Veneziako Urrezko Lehoia jaso ostean, Zinemaldiaren hasiera ekitaldian eskuratuko du golardoa.
2024/08/21 - 11:54
Johnny Deppek bere bigarren film luzea aurkeztuko du Zinemaldian
'Modi- Three Days on the Wing of Madness' filmak lehiaketatik kanpo hartuko du parte Donostiako jaialdiko Sail Ofizialean.
2024/08/16 - 14:43
Cannes nagusi Zinemaldiko Perlak saileko aukeraketan, Garaño eta Arregiren pelikula ahaztu gabe
Zinemaldiak hautatutako hamahiru pelikuletatik bederatzi Frantziako jaialditik etorriko dira. Jon Garañok eta Aitor Arregik "Marco" ekarriko dute Veneziatik Belodromora.
2024/08/14 - 15:07
Pedro Almodovarrek jasoko du Zinemaldiko aurtengo bigarren Donostia saria
Zuzendari, gidoigile eta ekoizle espainiarrak omenaldia jasoko du hilaren 26an (osteguna) "The Room Next Door" bere azken filma aurkeztu aurretik.
2024/08/13 - 18:02
'Tasio' filma Donostiako Zinemaldira itzuliko da 40 urte geroago, Klasikoak saila inauguratzeko
Horrela, Montxo Armendarizen filmak saila inauguratuko du irailaren 21ean. Jane Campion, Bigas Luna, Jose Antonio Nieves Conde, Tseng Chuang-Hsiang eta Niki de Saint Phalleren pelikulak ere eskainiko dituzte Klasikoak sailean.
2024/07/30 - 21:46
Ozon, Costa-Gavras, Leigh eta Alberdi zuzendarien pelikulak, besteak beste, Zinemaldiko Sail Ofizialean
Laura Carreirak eta Xin Huok beren lehenengo luzemetraiak ekarriko dituzte Donostiako zine jaialdiko lehiaketa ofizialera.
2024/07/17 - 16:54
Hamaika zinemagilek beren lehen edo bigarren film luzeak erakutsiko dituzte Zinemaldiko New Directors sailean
Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendariak esan du "inoiz generoko zinema gehien izan duen Zinemaldia" izango dela aurtengoa. David Perez Sañudo euskal zinemagileak "Azken erromantikoak" aurkeztuko du sail horretan.
2024/07/12 - 15:20
Euskal partaidetza oparoa, aurtengo Donostiako Zinemaldian
Alauda Ruiz de Azuak "Querer" seriea aurkeztuko du Sail Ofizialean, lehiaz kanpo, eta Aitor Gabilondok eta Javier Ginerrek ere "Yo, adicto". David Perez Sañudo New Directors sailean lehiatuko da, eta Izibene Oñederra Zabaltegi-Tabakaleran.
2024/06/12 - 10:11
Zinegoak jaialdiak 50 proiekzio eta jarduera eskainiko ditu 'queertopiak' aldarrikatzeko
Film luzeak hiru sailetan banatuko dituzte: Fik, Dok eta Krak, narratiba berriei dagozkienak.
2024/05/09 - 16:33
Zinemaldiko sail guztien kartelak
Donostiako Zinemaldiaren antolatzaileek sail bakoitzaren kartela aurkeztu dute. IRailaren 20tik 28ra egingo dute zinema jaialdiaren 72. edizioa.
2024/05/09 - 14:30
Cate Blanchett, Zinemaldiko kartelaren protagonista eta aurtengo lehenengo Donostia sariduna
Bi Oscar sari irabazi dituen australiar aktore eta ekoizleak jasoko du Donostiako jaialdiak ematen duen sari garrantzitsuenetako bat.
2024/05/07 - 14:22
"Emmanuelle" Audrey Diwanen flimak irekiko du Donostiako Zinemaldia
2021eko Urrezko Lehoiaren irabazleak zuzendu duen filma irailaren 20an emango dute, eta lehian izango da, Sail Ofizialean. Noémie Merlant eta Naomi Watts aktoreek lan egin dute pelikula horretan.
2024/04/26 - 10:01
"Tasio" filma Cannesen emango dute, zaharberrituta
Montxo Armendarizen pelikula Cannes Classics atalean proiektatuko dute, estreinatu zenetik berrogei urte bete direnean.
2024/04/22 - 18:18
Zinemaldiak % 14 murriztu zuen bere karbono-aztarna 2023an
Aztarna murrizten lagundu duten neurrien artean daude paperaren erabilera gutxitzea eta % 100 biziklagarria den moketa jartzea.
2024/01/23 - 11:26
Zinema aretoetan, euskara ia ikusezin
Ia entzunezina eta ikusezina. Halakoa izan zen euskararen presentzia iaz Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Estreinatu ziren 10 filmetik 0,2tan bakarrik entzun edo irakurri ahal izan zen euskaraz.
2023/10/15 - 11:44
Dariush Mehrjui zinema zuzendari irandarra, 1993an Urrezko Maskorraren irabazlea, hil dute, labankadaz
Irango zinearen 70eko hamarkadako susperraldiaren protagonistetako bat izan zen, eta horren pelikula bat ('Gaav') jotzen da mugimendu errealista horren aitzindari.
2023/10/13 - 00:56
Kamerarik ez duenari, kamera eman
Zuzendariak sartzen dira auzo marjinaletan eta harridurak (baita zirrarak ere) jotako kamera batekin filmatzen dute han dagoena (edo bertakoek, ironiaz, horiengandik ezer probetxuzkorik lortuko ez dutela jakinik, uzten dietena). Pentsatuz salaketa sekulakoa izango dela euren zine puska.
2023/10/02 - 14:08
Donostiako Zinemaldiak ez die huts egingo Bilboko eta Iruñeko zitei
Donostiako zinema jaialdia bukatu berritan, bertan proiektatu dituzten filmen lagin bat ikusi ahalko da Azkuna Zentroan, Bilbon, eta Golem Baiona zineman, urriaren 2tik 8ra: "Un amor", "Puan", "O corno"…
2023/10/01 - 21:18
157.000 ikusle inguru izan dira aurtengo Zinemaldian, lehenengo datuen arabera
Ikusle kopurua % 4 hazi da amaitu berri den 2023ko Zinemaldian, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak EITB Mediari baieztatu dionez (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/10/01 - 19:01
Jaione Camborda: ''Zineman ikuspegi diferentea ikusteko gogoa dago''
Galizian bizi den zuzendari donostiarrak historia egin du, Urrezko Maskorra irabazten duen lehen euskal emakumea bihurtu baita. Galegoz egindako pelikula zuzendu du, "O corno". Bart bizitakoaz mintzatu da EITB Mediarekin.