Finantza krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Burtsak bi urteetako igoerarik handiena izan du

Arrisku-saria abiadura handian jaitsi da oinarrizko 561 punturaino, EBZk zorra erosteko prest dagoela iradoki eta gero.

Espainiaren arrisku saria 561 puntututan kokatuko da saioaren amaieran, Europako Banku Zentralak (EBZ) zorra erosteko prest dagoela iradoki eta gero.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak euroraren etorkizunari babesa emateak zorraren merkatuan poz handia eragin du. Saioaren itxieran, % 6 igo da.

Ibex 35ek 300 puntu baino gehiago egin du gora, % 6, 6.369 puntutan ezarri arte.

Emaitza hauen atzean honako arrazoi hau dago: Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak adierazi du erakundea "beharrezkoa den guztia" egiteko prest dagoela euroa salbatzeko, herrialdeen finantziazio arazoei aurre egitea barne. Hau da, zorra erosteko prest dagoela iradoki du.

Arrisku saria oinarrizko 561 puntura jaitsi da, eta Espainiako bonoa lehenengo aldiz bost egunetan % 7 azpitik jarri da, %6,928an hain zuzen ere.

Arrisku saria 12:30ean jaitsi da 600 puntuetatik. Handik gutxira, 13:20an, 572tan zegoen.

Atzoko saioan, arrisku saria 650 puntutik pauso batera geratu zen, eta errentagarritasuna % 7,75era igo zen.

Espainiaren arrisku saria 561 puntututan kokatuko da saioaren amaieran, Europako Banku Zentralak (EBZ) zorra erosteko prest dagoela iradoki eta gero.Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak euroraren etorkizunari babesa emateak zorraren merkatuan poz handia eragin du. Saioaren itxieran, % 6 igo da. Ibex 35ek 300 puntu baino gehiago egin du gora, % 6, 6.369 puntutan ezarri arte. Emaitza hauen atzean honako arrazoi hau dago: Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak adierazi du erakundea "beharrezkoa den guztia" egiteko prest dagoela euroa salbatzeko, herrialdeen finantziazio arazoei aurre egitea barne. Hau da, zorra erosteko prest dagoela iradoki du. Arrisku saria oinarrizko 561 puntura jaitsi da, eta Espainiako bonoa lehenengo aldiz bost egunetan % 7 azpitik jarri da, %6,928an hain zuzen ere. Arrisku saria 12:30ean jaitsi da 600 puntuetatik. Handik gutxira, 13:20an, 572tan zegoen.Atzoko saioan, arrisku saria 650 puntutik pauso batera geratu zen, eta errentagarritasuna % 7,75era igo zen.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X