Erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak onartu egin du 300.000 milioiko erreskatea beharko duela

Reutersen arabera, De Guindosek Wolfgang Schäuble Alemaniako Ekonomia ministroarekin horri buruz hitz egin zuen aurreko asteartean izan zuen topaketan.

Espainiak onartu egin du lehenengoz Europar Batasunaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren osoko erreskatea beharko duela eta 300.000 milioi eurokoa izan beharko dela, zorrak duen maila jasanezinari eusten jarraituz gero.

Horrelaxe jakinarazi dio Reuters albiste-agentziari euroguneko iturri ofizial batek.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak Wolfgan Schäuble Alemaniako Ekonomia ministroarekin hitz egin zuen horri buruz aurreko asteartean Berlinen, Espainiako zorra % 7,6ra heldu zenean.

Espainiak onartu egin du lehenengoz Europar Batasunaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren osoko erreskatea beharko duela eta 300.000 milioi eurokoa izan beharko dela, zorrak duen maila jasanezinari eusten jarraituz gero. Horrelaxe jakinarazi dio Reuters albiste-agentziari euroguneko iturri ofizial batek.Luis de Guindos Ekonomia ministroak Wolfgan Schäuble Alemaniako Ekonomia ministroarekin hitz egin zuen horri buruz aurreko asteartean Berlinen, Espainiako zorra % 7,6ra heldu zenean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X