Langabezia datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabezia % 1,20 igo da Euskadin, eta jaitsi egin da Nafarroan

Guztira, 4,7 milioi lagun daude lanik gabe Estatuan, Enplegu Ministerioak jakitera eman dituen datuen arabera.
MAM-eko argazkia: paro-inem_
MAM-eko argazkia: paro-inem_

Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia datuak % 1,20 egin du gora martxoan, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakitera eman duenez. Guztira 2.112 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskadin, eta dagoeneko 178.148 pertsona daude lanik gabe. Nafarroan, berriz, langabeziak behera egin du, guztira 52.424 pertsona zenbatu baitituzte lanik gabe; aurrekoan baino 658 langabe gutxiago.

Euskadik izan du martxoko igoerarik handiena, Melillaren atzetik (% 1,87), nahiz eta iazko martxoarekin alderatuz langabeziak zertxobait behera egin (% 0,67).

Lurraldeka, igoerarik nabarmenena Arabakoa izan da (% 2,63). Guztira, 28.777 pertsona daude lanik gabe Araban. Bizkaian % 0,95eko igoera izan da martxoan, eta 99.779 pertsona zenbatu dituzte lanik gabe. Gipuzkoan, azkenik, 440 pertsona gehiago daude langabezian; % 0,90 gehiago, hain zuzen.

Estatuan, langabeen kopuruak ere behera egin du martxoan. 16.620 pertsona gutxiago daude lanik gabe Espainian, 2006. urtetik martxoan izan den jaitsierarik handiena, hain zuzen ere. Guztira 4,7 milioi pertsona daude lanik gabe Estatuan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X