Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba Bizkaibusen, Aldundiarekin aurreikusitako bileraren atarian

Lanuzteek 600.000 euroko galerak eragin dituztela eta sindikatuek "proposamen guztiak" baztertu dituztela salatu du Aldundiak.
Bizkaibuseko langileak
Manifestazioa egingo dute Bizkaibuseko langileek Bilbon. EFE

Bizkaibuseko langileak grebara deituta daude gaur, Aldundiarekin eta garraio-enpresekin abiatutako lan-gatazka hasi zenetik zazpigarrena. Gatazka konpontzeko asmoz Bizkaiko Foru Aldundiarekin aurreikusita dagoen bileraren bezperan egingo dute lanuztea.

Bi aldeek elkar ulertu ezinda jarraitzen dute. Iaz Foru Aldundiarekin adostutako lan-baldintzei eta lanpostuei eusteko eskatu dute sindikatuek. Horien esanetan, 2013an sinatutakoa errespetatzeko prest agertu dira garraio-enpresak, eta, hala, "Aldundiaren esku dago gatazka desblokeatzea". Aurreko greba egunetan bezala, manifestazioa egingo dute langileek gaurkoan Bilboko kaleetatik.

Grebak dagoeneko 600.000 euroko galerak eragin dituela salatu du Itziar Garamendi Garraio diputatuak. Horren hitzetan, Foru Aldundia "alde guztiekin hitz egiteko prest dago, baina zaila da sindikatuek amore ematen ez dutenean". Greba hau "ezin da Aldundiaren kontrako borroka izan", gaineratu du.

"Mahai gainean jarri ditugun proposamen guztiak baztertu dituzte sindikatuek. Paperean ere egin ditugu eskaintzak, baina denei ezetz esan diete", adierazi du foru diputatuak.

Bizkaibuseko langileak "subrogatu" egiten dira, baina, "ez dira Aldundiko beharginak, euren enpresenak baizik", azaldu du Garamendik. "Ez dira Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioak", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X