Etxegabetzeak % 7,3 hazi dira
Etxegabetze kopuruak % 7,3 egin du gora 2014ko uztaila eta iraila artean, 2013ko garai berarekin alderatuz gero. Enpresetan aurkeztutako hartzekodunen konkurtsoek, berriz, 2011ko mailan jarraitzen dute. 1.843 hartzekodunen konkurtso aurkeztu dira, % 21,6 gutxiago.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) krisi ekonomikoak prozedura judizialetan duen eragina aztertzen duen txostena aurkeztu du. Horretan jasotzen denez, egindako etxegabetzeen % 43,4 hipoteken betearazteari dagokio. % 51,3, berriz, alokairua ez ordaintzeari eta gainerakoak beste arrazoi batzuengatik egin dira.
Hipoteken betearaztea dela eta aurrera eramen diren botatzeek % 22,1 egin dute gora. Hiri Errendamenduan Legeak erregulatzen dituen prozesuekin zerikusia duten etxegabetzeek % 4,2 egin dute behera.
Autonomia Erkidegoei dagokionez, Katalunian gauzatu dira etxegabetze gehien (% 22,2). Valentzian % 16,4, Andaluzian % 15,8 eta Madrilen % 11,6.
Urteko lehen hiruhilekoan, ordea, hipoteken betearazteen kopuruak % 1,4 egin du behera eta 16.767an kokatu da.
Hartzekodunen konkurtsoak
Hartzekodunen konkurtsoak, berriz, 2011 urteko mailan kokatu dira. Urteko hirugarren hiruhilekoan 1.843 hartzekodunen konkurtso egon dira, iazko garai berean baino % 21,6 gutxiago.
Denbora tarte horretan 1.141 konkurtso aurkeztu dira. Zenbateko horri Konkurtsoen Legearen 176 bis.4 artikuluak zehazten dituen 198 kasuak gehitu behar zaizkio.
Hitzarmenen fasera 336 txosten heldu dira. 962k hasi dute likidazio-fasea, iazko epe berean baino % 25,5 gutxiagok.
Madrilen gauzatu dira konkurtsoen % 20,4, Katalunian % 19,2, Andaluzian % 13,6 eta Valentzian % 11,8.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.