Madrilgo Burtsak % 5 egin du behera, Txinak piztutako beldurragatik
Madrilgo Burtsa % 5 hondoratu da astelehen honetako saioan, 2012ko abuztutik beherakadarik handiena. 9.756 puntuan itxi du eguna, urtarriletik mailarik baxuena, Txinaren hazkundearen inguruko zalantzek bultzatuta, eta Asiako merkatuen eta petrolioaren prezioaren beherakaden eraginez. Izan ere, Nikkei indizeak 4,6 puntu galdu ditu gaur, eta Shanghaiko Burtsak % 8 egin du behera.
Beherakadak Europa osoan eta AEBn
Europako Burtsa nagusiek ere behera egin dute gaurko saioaren hasieran. Parisek % 5,35 galdu du saioan bukaeran; Frankfurtek % 4,70, eta Londresek % 4,67.
AEBko burtsako indize nagusiek ere beherakada handiekin hasi dute eguna, eta Dow Jones % 3,58ko batez besteko galerekin eta Nasdaq % 3,82koekin geratu dira, inbertitzaileen kezken erakusgarri, Txinako Burtsak hondoa jo ostean.