Industriaz ez kezkatzea egotzi dio Tapiak Soria ministroari
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak gogor kritikatu du Jose Manuel Soria Espainiako Gobernuko Industria ministroak Europan gaur egingo den bilerara ez joatea erabaki izana. Industriaz ez arduratzea egotzi dio Tapiak Soriari.
Europako energiaren eta altzairuaren egoera aztertuko dute gaur Bruselan, EBko Industria komisarioa bertan dela. Estatu kide ia guztietako Industria ordezkariak ere izango dira bertan, baina Soria ministroak duela egun batzuk iragarri zuen ez zela hitzordura joango. Espainiako Gobernuaren Estatu idazkaria joango da haren ordez.
Energiaren prezioa dela eta, "gurean industriak bizi duen egoera larriaren berri askotan eman diogu ministroari", esan du sailburuak. "2013ko irailean, gai honetaz hitz egiteko egin genuen aurrenetako bilera batean, neuk eman nion ministroari eskura txosten bat gure industriak energiaren prezioen eraginez bizi duen egoera zailaren berri emanez", azaldu du.
Tapiaren esanetan, gaur Bruselan egingo den bileran, besteak beste, Frantziako, Italiako, Erresuma Batuko, Herbehereetako eta Alemaniako ordezkariak izango dira, eta industriak egun duen egoeragatik euren "kezka" agertuko dute. "Energiaren prezioa inon baino altuagoa da Espainian, eta bertako ministroa, berriz, ez da bileran izango", salatu du salburuak.
"Estatu idazkaria bilerara joatea oso ondo iruditzen zaigu, harreman bikaina dugu berarekin, baina Ministerioa erakusten ari den jarrera oso esanguratsua da", gaineratu du. Industriaz ez kezkatzea egotzi dio Tapiak Soria ministroari
Sestaoko ACBren egoera da, Tapiaren hitzetan, egungo egoeraren adibide garbia. "Altzairu enpresa modernoa eta punta-puntakoa" izan arren, egungo egoera zailak bultzatuta, behin-behinean geldirik dagoela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen atzo izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".