Iberdrolak 1.520 milioiko eragin ekonomikoa izan zuen Euskadin 2015ean
Iberdrolak 1.560 milioiko eragin ekonomikoarekin itxi du 2015eko urtea Euskadin. Aldi horretan, 600 hornitzaile baino gehiagori erosketak egin zizkien 560 milioi euroren truke, eta 87 milioi euroko inbertsioa egin zuen.
Datu horiek gaur eman ditu jakitera konpainiak Bilbon egiten ari diren Akziodunen Biltzar Nagusiaren barruan.
Enpresak, bere burua Euskadiko "motor ekonomiko nagusienetako" gisa nabarmentzeaz gain, honako hauek zehaztu ditu: Euskadin egindako jarduera ekonomikoaren eragin fiskala 743 milioi eurotik gorakoa izan dela, 130 milioi ordaindu dituela soldatetan eta 2.100 pertsonak osatzen dutela Euskal Autonomia Erkidegoko langileen kopurua.
Zentzu horretan, Ignacio Galan Iberdrolako presidenteak azpimarratu duenaren arabera, "enpresa gizartearen, interes orokorraren eta pertsonen benetako beharrizanen zerbitzura dago". Hori dela eta, "presente dagoen erkidegoetan ekarpen ekonomikoa eta soziala maximizatzen du, besteak beste, bertako hornitzaileei erosiz", azpimarratu du.
Hornitzaile horien artean, euskal enpresa hauek azpimarratu nahi izan ditu: Gamesa, Elecnor, ZIV, Ormazabal, Tamoin edota EDS Ingeniería y montajes.
Horrez gain, nabarmendu kontratazio horien zati handi bat Iberdrolaren nazioarteko proiektuen barruan kokatzen direla, eta horrek, bere esanetan “hornitzaile horien nazioartekotze prozesuari” berebiziko ekarpena egiten dio.
Sare adimentsuak
Euskadirako dituzten planen barruan, Iberdrolak aurreikusita dauka sare adimentsuak ezartzera bideratuko dituela 2016rako bere ahaleginak.
Ezartze-prozesu horrek dagoeneko 5.200 transformazio-zentroren berriztatzea ekarri du, baita 858.000 kontadore tradizional ordezkatzea ere, urruneko kudeaketa egitea ahalbidetzen duten berriak jarrita.
2016ko martxoan, Bizkaian 502.000 kontadore adimentsu zeuden (guztiaren % 79); Gipuzkoan, 239.00 (% 60); eta Araban, 117.000 (% 63,5).
Ekimen horretara 130 milioi euro bideratuko ditu Iberdrolak 2018ra bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan.
mia Erkidegoan.Zure interesekoa izan daiteke
Ostiraletik aurrera, berriro animaliarik gabe azoketan
Dermatosi nodularrak eragindako abereak erakusteko debekua indarrean sartuko da bihar, ostiurala, neurria ofizialki argitaratzen denean. Elgoibarko azoka izango da eragina jasango duen lehendabizikoa, larunbatean.
Abadiñoko lantegiaren itxieraren aurka mobilizatu dira Metal Groupeko langileak
Langileek elkarretaratzea egin dute Berrizen, Abadiñoko lantegiaren itxiera salatzeko, izan ere, 48 pertsona lanik gabe utziko ditu, eta Legutioko lantegian aurkeztutako lan-erregulazioko espediente (LEE) salatzeko, bertako 183 langileetatik 91 kaleratzea aurreikusten baitu.
Amaitu dira Basauri eta A-8a arteko lotunea hobetzeko lanak, 26 hilabeteko lanen ondoren
Proiektuak 5,36 milioiko inbertsioa izan du euste- eta seinaleztapen-sistemak egokitzeko.
Bilboko Aireportuak 200 hegaldi baino gehiago eskainiko ditu gaur eta bihar artean
Guztira, Gabonetan zehar 2.368 hegaldi hartuko ditu Bizkaiko terminalak. Joan den ostiralean, abenduak 19, programatutako operazio gehien izan zituen eguna izan zen, 137 guztira, eta ondoren, abenduaren 22an, astelehena, 136 operaziorekin.
Uvesco euskal inbertsoreen esku geratu da berriz
BM Supermerkatuen eta Super Amararen jabe den konpainiak enpresa-sustraitzea indartuko duen operazioa burutu du; datozen egunetan beste euskal partzuergo batek Ayesa (garai bateko Ibermática) ere erosiko duela baieztatu dute.
CCOOk eta LABek Nafarroako Osasun Zerbitzuan izandako sexu-erasoen inguruan erantzukizunak argitzea eskatu dute
Kautelazko neurriak berehala hartzea, kaltetutako pertsonak babestea eta ikerketa zorrotza egitea eskatzen dute; horrez gain, goragoko instantziek gertakarien berri ba ote zuten argitzea eskatu dute.
Espainiako Gobernuak 2026an luzatuko ditu garraiorako laguntzak, eta hilean 60 euroko abonu bakarra onartu du
Eusko Jaurlaritzak eskatuko du abonu bakarra Euskadiko aldirietan aktibatzea, Estatuko gainerakoekin homogeneotasuna mantentzeko.
Espainiako Gobernuak gutxieneko pentsioak % 7 igo eta autonomoen kuotak luzatuko ditu 2026rako
Urteko azken bileran erabaki dute ere, besteak beste, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera % 11,4 handitzea.
Noël d'Anjou sailburuak nabarmendu duenez, aurrekontuek "norabide argia markatzen dute etorkizuneko Euskadirantz"
Aurrekontuak onartzeko bozketaren ostean, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak berretsi du horiek zerbitzu publikoak indartzen dituztela eta “pertsonak erdigunean jartzen” dituztela, kontu “arduratsuak” eta “konprometituak" direlako herritarren arazoekin, eta “etorkizuneko Euskadirantz norabide argia" markatzen dutela.
Eusko Legebiltzarrak 2026rako aurrekontuak onartu ditu, oposizio osoaren ezezkoarekin
Gobernuko kideen (EAJ eta PSE-EE) gehiengo absolutuari esker egin dute aurrera, eta aurrekontuak 16,3 milioi eurokoak izango dira, aurtengoak baino % 4,1 gehiago.