INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Industria jarduerak % 2,5 egin zuen behera EAEn maiatzean

Lurraldeka, Araban gora egin zuen industria jarduerak, % 2,8. Gipuzkoan % 4,7 eta Bizkaian % 3,0 jaitsi zen.
Langilea lanean lantokian
Langilea lanean lantokian

Euskal Autonomia Erkidegoko industria jarduerak 2,5 puntu egin zuen behera maiatzean, iazko datuekin alderatuta. Hala ere, 2016ko lehen bost hilabeteetan % 2,3 hazi zen industria produkzioaren indizea.

Eustatet gaur emandako datuen arabera,  ondasun motaren arabera, maiatzeko indizea aldakorra izan zen, orain urtebeteko datuekin alderatuta: ekipoko ondasunek % 3,9 egin zuten gora, baina bitarteko ondasunak % 2,6 jaitsi ziren, eta energiarekin lotutako ondasunek ere, % 10,5 egin zuten behera. Kontsumo ondasunak, iraunkorrak  eta ez-iraunkorrak ere jaitsi egin ziren,  % 7,2 , % 18,9  eta % 2,6, hurrenez hurren.

Lurraldeka, Araban gora egin zuen industria jarduerak, % 2,8. Gipuzkoan % 4,7 eta Bizkaian % 3,0 jaitsi zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X