Multinazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ArcelorMittalek 627 milioi euroko mozkina lortu du lehen seihilekoan

Lakshimi N. Mittal zuzendari nagusiak azaldu duenez, enpresak “errentagarritasuna bultzatzeko ekimen estrategiko ezarpenean” lanean jarraitzen du.
Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB
Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB

ArcelorMittal talde siderurgikoak 627,6 milioi euroko irabaziak lortu zituen 2016ko lehen seihilekoan. Iaz 500 milioi euroko galerak izan zituen epe berdinean.

Hala ere, fakturazioak % 17,2 behera egin zuen 2016ko lehen seihilekoan, 25.364 milioira arte. 2015eko lehen seihilekoan 31.079 milioi euroko fakturazioa izan zuen multinazionalak.

“Erronka industriaren ekoizpen handiegiak jarraitzen du izaten, baina merkatuko baldintza hobeak dira 2015eko bigarren seihilekoarekin alderatuta, horrek baikor izatera bultzatzen gaitu”, azaldu du Lakshimi N. Mittal zuzendari nagusiak agiri batean.

Zuzendari nagusiaren hitzetan, “errentagarritasuna bultzatzeko ekimen estrategikoen ezarpenean” lanean jarraitzen du enpresak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X